GARA > Idatzia > Musika

Bilboko Kafe Antzokiko egitaraua etxeko taldez gainezka dator

Ezohiko Aste Nagusia

Nazioarteko agertoki ausart bihurtuta, ehundaka talde interesgarri ikusteko aukera paregabea eskaini digu Bilboko Kafe Antzokiak urtetan. Orain, pauso bat aurrera egin eta kalean bizi ohi den Aste Nagusirako proposamena dakargu, Udaleko afitxa ikusi ostean nabarmentzekoa dena. Bertan, nazioartean ezagunenetakoak diren euskal musika taldeetako batzuk gozatu ahal izango ditugu, Delorean zarauztarrekin hasi eta Lisabo eta Standstill katalanekin bukatzeko.

p048_f01_149x105.jpg

Anartz BILBAO | BILBO

Hamabost eguneko atsedenaldia hartu ohi du Bilboko Kafe Antzokiko agertoki dotoreak Aste Nagusiaren aurretik, jaiei indarberrituta ekiteko asmoz. Aurten, betiko parrandaz gainera, egundoko zuzenekoak antolatu dituzte estreinakoz bertan. Gurean baino kanpoan arrakasta handiagoa duten etxeko dantza taldeak dira nagusi astelehenean hasi eta asteazkenean bukatuko diren kontzertu interesgarrietan.

Hasteko, Delorean eta Le Noise astelehenean. Egun Bartzelonan den laukote zarauztarrak «Transatlantic KK» argitaratu berri du biniloan, New Yorkeko Simple Social Graces disko etxean, iazko «Into the plateau» lana eta «Apocalypse Ghetto Blast» kanta merkatu amerikarrerako bildu dituena. Le Noise taldeak Bilbo Hiria lehiaketa sonatuan txapela jantzi du aurten, eta aurki plazaratuko du debut lana Noizpop disko etxean. Ohiko tresna elektrikoez gainera biolinak eta tronpetak jotzen dituen zortzikote bilbotarrak Dirty Three, Calexico edo Nick Cave & The Bad Seedsen sonoritatera garamatza, batzuk aipatzerarren.

Asteartea Getxoko taldeek beteko dute. Standard boskotea gelditu gabe dabil jaialdiz jaialdi «3.000v-40.000w» estreinako lana Mushroom Pillow disko etxean argitaratu zuenez geroztik. Aste nagusian jo ondoren, adibidez, Herbeheretan eta Berlinen azalduko dute dantzarako grina. Getxokoa da Olimpic indie laukote gaztea ere. Sortu berria den arren, aurten Beni- cassimgo jaialdi ospetsuan jo dute eta etorkizun oparoa antzematen zaie.

Kafe Antzokiko zuzenekoak asteazkenean bukatuko dira, Lisabo eta Standstill talde trinkoekin. Irungoak «Ezlekuak» distortsioz bete nahian dabiltza han eta hemen. Bosgarrena lana dute Bidehuts disko etxean eta copyleft sistema interesgarrian atera dute plazara. Katalanek itxiko dute festa. Hardcoretik abiatuta izugarri aberastu da taldearen soinua eta «Vivalaguerra» dute azken aldarria.

La exhibicionista Texas Terri Bomb! provoca la fiesta

Aparte de los conciertos programados para Aste Nagusia, que comienza el sábado, Kafe Antzokia propone una previa a celebrar mañana viernes con Lagartija Nick y Texas Terri Bomb!.

La banda granadina dirigida por Antonio Arias vuelve renovada y sin teclados con «El Shock de Leia» (Everlasting).

Desde Los Angeles, California, vuelve a Bilbo la huesuda y tatuada Texas Terri. La vocalista de Austin habitúa a finalizar los conciertos desvestida y es en directo donde muestra su admiración por la energía escénica de Iggy Pop. Tras publicar «Eat Shit!» con su banda The Stiff Ones, la stripper presenta su salvaje e intenso punk rock con «Your lips... my Ass!» (People Like You Records). A las 22.00 h., 15 euros.

A. B.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo