ARRAUNA KAE Ligako lehen multzoa
Errekak tamaina hartu dio Lekeitioko eremuari
Pasai Donibanek denboraldiko hirugarren garaipena eskuratu zuen Lekeitioko uretan, bigarrenez aurtengo udan, etxeko talde gaztearen aurretik
Asier AIESTARAN | DONOSTIA
Pasai Donibanek erakustaldi bikaina eman zuen Lekeitioko ur mugituetan eta denboraldiko hirugarren ikurrina irabazi zuen nagusitasun osoz. Udan Lekeition jokatu diren bi estropadak irabazi ditu Erreka-k eta, garaipenari esker, puntutxo bat gehiago ateratzen dio Isuntzari sailkapen nagusiko bigarren postuaren lehia horretan. Etxeko taldeak ere lan oso ona egin zuen eta azken luze ikusgarri bati esker bigarren amaitu zuen gipuzkoarren atzetik.
Lehen luzea ikusita, bazirudien Getariak berriz ere garaipena poltsikoratu behar zuela, baina bigarren luzean Guillermo Somoanok bikain gidatu zuen pasaitarren ontzia eta lehen kaletik, onenetik, poparean olatuak bikain baliatuta sei segundo sartu zizkion ligako liderrari. Esperantza ez zen ongi moldatu bigarren ziabogan eta hortik aurrera pasaitarrak nagusi izan ziren estropada bukatu arte.
Atzetik aurrera nabarmen eginez, Isuntza getariarren parera iritsi zen azken luzean eta lehia ikusgarria izan zuten biek. Azken metroetan, ordea, Iñaki Goikoetxea etxeko patroia maisu ibili zen eta hiruzpalau boga bikain hartuta bigarren postuan amaitu zuten. Meritu handikoa etxekoen lana laugarren kaletik, txarrenetik, eta jende oso gaztearekin arraun eginda.
Edozein modutan ere, Getariako ordezkariek argi utzi zuten ez dutela igoera kanporaketari uko egiteko intentziorik eta, beraz, ia ezinezkoa izango da lekeitiarrentzat igoeraren lehia horretan sartzea.
Haizearekin komeriak
Lehen eta bigarren txandetan irten ziren ontziek sekulako komeriak izan zituzten haizearekin. Estropada hasieran eta lehen txanda jokoan zen bitartean sekulako galerna sartu zen kostaldera -haizea 30 km/h iritsi zen- eta ontziek palkarekin aritu behar izan zuten olatu artean borrokan.
Lehen txandan Santurtziko Sotera izan zen ondoen moldatu zena eta Zierbenari aurrea hartu zion. Hala ere, denborek argi erakusten dute egoera oso zailean ibili zirela: 23.18.09 irabazleak eta 24.33.29 azkenak. Bigarren txandarako, zorionez, haizea apurka-apurka baretuz joan zen eta ontziek lasaixeago ibiltzeko aukera izan zuten. Onena Ibon Urbietak prestatzen duen Camargo izan zen, nahiz eta, atzetik etorrita, Ondarroa aurre hartzeko zorian egon zen.
La San Nikolas de Orio se impuso con enorme autoridad en la XXXV Bandera de Castro disputada ayer en la bahía de la localidad cántabra. Los aguiluchos, por la calle uno, se fueron desde el primer largo y no dieron ninguna opción al resto de embarcaciones. La Marinera de Castro, que remó en la tanda de honor en sustitución de Zarautz, acabó segunda a 20 segundos, mientras que Hondarribia fue tercera a 22. Zarautz fue cuarta a 24, Pedreña quinta a 35, Zumaia sexta a 37, San Pedro séptima a 42, Urdaibai octava a 43, Laredo novena a 53 y Arkote fue descalificada por tomar la tercera ciaboga por estribor y no rectificar. En cuanto a los resultados parciales, Zumaia se impuso en la primera tanda y Zarautz hizo lo propio en la segunda.