Herri kirolak Mallabia
Izeta III.a nagusitu da 83 jasoaldi egin ostean
GARA | MALLABIA
Mallabian egindako harri-jasotzaileen proban Izeta III.a izan zen nagusi, 100 kiloko zilindrikoa eta beste 100 kiloko biribila bost minutuko bi txandetan altxatu behar izan zituzten proban. Bien jasoaldiak batuta, orotara, 83 jasoaldi egin zituen irabazleak, bigarren postuan sailkatu zena, Jokin Aizmendi, baino bost gehiago.
Hirugarren postuan Inartek bukatu zuen, guztira 77 jasoaldirekin eta laugarren lekuan Telleria sailkatu zen 71 biderrez jaso eta gero. Bosgarrena Uriarte harri-jasotzailea izan zen 55ekin.
Izeta III.ak 100 kiloko zilindrikoan lortu zuen errenta nagusia, bost minututan 49 jasoaldi eginda, Telleriak baino bost gehiago eta Eizmendik, bigarren postuan bukatu zuenak, baino lau gehiago. Irabazleak nahikoa zuen ehun kiloko bolarekin txukun aritzea azken garaipena lortzeko, baina Eizmendirekin batera, jasoaldi gehien egin zituena izan zen: 34.