Aizkolariak Donostiako Trinitate plaza
Olasagasti nagusitu da urrezko Kopan
Trinitate plazan egindako Urrezko Kopan Olasagasti izan zen gizonik indartsuena. Irabazleak 31 minutu eta 34 segundo behar izan zituen 14 kanaerdikoak ebakitzeko atzoko proban. Bigarren Txapartegi izan zen ia minutu eta erdira; Peñagarikano hirugarren ia lau minutura; eta Barberena laugarren postuan.