GARA > Idatzia > Gutunak

Oroitz Zabala eta Ana Cadarso Zizurko Gazte Asanblada

Bi urte ametsak okupatzen!

UPNk Euskal Jai Gaztetxea desalojatu zuenetik Iruñerriko agintariek errepresio bortitza erabili izan dute gaztetxe mugimenduaren aurka. Datuek hala egiaztatzen dute: 20 desalojotik gora, 200 atxilotu baino gehiago, jarraipenak, epaiketak, Xabier Errea gaztea espetxeratua... Era berean, salatzekoak dira azken hilabeteetan ugaritu diren eraso eta margoketa faxistak.

Baina autogestioaren aldeko borroka bizirik dago. Errepresio guztiaren gainetik, auzoz auzo eta herriz herri, Iruñerriko gazte asanbladek zutik diraute, gazte problematikak eta gune autogestionatuak borrokatzen jarraitzen dugu. Administrazioak eskaintzen digun uniformaltasunaren eta alienazioaren gainetik, gazteok gure espazio propioak eraiki beharra ditugu, guk geuk gure kabuz kudeatuko ditugunak, parte hartze, berdintasun eta errespetuan oinarrituta.

Hori da Zizurren kasua. Urteak eman ditugu autogestioaren alde egiten, eta jada bi urte dira Esparru Gaztetxea okupatu genuenetik. Gazteontzako topagune, borroka tresna eta hezibide bihurtu dugu gaztetxea. Errepresio eta erasoen gainetik, bi urte daramatzagu Zizurren alternatibak eraikitzen, bi urte herria zirikatzen, bi urte ametsak okupatzen! Ondo ospatu beharreko bi urte askatzaile, eta horretarako abuztuaren 25erako jardueraz beteriko gazte eguna antolatu genuen, autogestioa eta asanblearismoaren alde!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo