Edurne Altuna Zubiaga Gasteiz
Entzuketa ilegalak eta Euskal Telebista
Joan den ostiral goizean saretik izan nuen hiru donostiar gaztek jarritako salaketaren berri.
Beren egongelan entzungailu bat aurkitu zuten, beheko solairutik gora igoa, besaulki baten azpian ezkutatua. Gazteetako bat espetxean egon izanak eta uztailean bertan Guardia Zibilaren kontrol batean jasandakoak salatu izanak erraz eraman ninduten zio politikoak bultzaturiko entzunketa batzuen aurrean geundela ondorioztatzera. Gertaera benetan larriak iruditu zitzaizkidan eta eguerdiko albistegietan informazio osatuagoa jaso eta prentsaurrekoko irudiak ikusteko asmoz, ETBko albistegiei begira jarri nintzen. Durangoko gertaerak zeuden tartean, eta haiek lehentasun osoa hartuko zutela jakitun izan arren, ez zitzaidan burutik pasa ere egin entzuketa kasu berri hau ETBko albistegietatik kanpo geldituko zenik. Bada, horrela gertatu zen, nire amorraziorako. Ez aipamenik, ez irudirik, ez salaketaren berririk.
ETBk herri honetan izan diren gertaera larri batzuk ezkutatu dizkie herritarrei, beste behin.