GARA > Idatzia > Musika

Oskorri Bandek soinu ekaitza botako du Zeberion eta Arteagan

Anartz BILBAO | BILBO

Bilboko Udal Bandarekin batera egitekoa zuen «Bandaband»-en aurkezpena bertan behera utzi behar izan zuen Oskorrik, euri jasa zela-eta.

Hala ere, zapuztutako ilusioak eta festa giroa berreskuratzeko, Zeberioko (bihar, ostirala) eta Gautegiz-Arteagako (igandean, San Antolin egunean) plazak alaituko dituzte asteburu honetan, Kanpezun iragan astelehenean jo ondoren.

35 urteko ibilbidea

Bilboko folk talde ezagun eta eskarmentudunak 35 urte luze daramatza oholtza gainean.

Aurtengo gabonetan, Bilboko Udal Bandaren eskaintzari erantzun eta taldearen 13 kanta aukeratu zituzten. Bandarekin jotzeko egokitu eta Arriaga Antzokian zuzenean jo ondoren, «Bandaband» (Elkar, 2007) lan ederra argitaratu zuten, orain herrietako banden laguntzarekin aurkezten ari diren lana, hain zuzen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo