GARA > Idatzia > Euskal Herria

Arana: �Ilegalizazioak ez du bakerik ekarriko�

GARA |

Ezker Batuko bozeramaile Mikel Aranak atzo adierazi zuen EAE-ANV legez kanpo uzteak «ezker abertzalearen biktimismoa» indartuko lukeela. Hala, beste alderdiei «terrorismoaren aurkako borroka alderdi intereserako» ez erabiltzeko exijitu zien. Alderdien Legearen kontrako jarrera berretsi, eta alderdi ekintzalea legez kanpo uztea herri honen «bake eta normalizazio politikorako» albiste txarra litzatekeela esan zuen.

Bestalde, PP eta PSOEri ilegalizazioaren afera desadostasun politikoen iturri ez izateko eskatu zien EBko bozeramaileak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo