GARA > Idatzia > Euskal Herria

Asteburuan Gazte Martxa izango da Goizuetatik Oiartzunera

GARA |

Euskal Herriko Gazte Independentistek Gazte Martxa antolatu dute astebururako. Gazte independentistek uda honetan «Bildu, erabaki eta independentzia irabazi!» leloaren pean egin duten kanpainan sartzen da ekimena.

Ekitaldi horren helburua, gazte abertzale independentistek adierazi dutenez, «inposaturiko mugak hautsi eta Euskal naziotasunean sakontzea» da. Lurraldetasunaren eta naziotasunaren auzia «edukiz bete» nahi dute Gazte Martxaren antolatzaileek.

Egitarau interesgarria

Martxaren hasiera ekitaldia bihar izango da Goizuetan, 19.30ean. Ondoren, jolasak egongo dira, eta horiek amaitutakoan, afaria eta Nafarroaren historiaren inguruko hitzaldia prestatu dute.

Bigarren egunean hasiko da benetako martxa, goizeko bederatzietan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, bidean, Nafarroako eta Gipuzkoako mugan, ekimen berezi bat egingo dute; zurezko eskultura bat ipiniko dute.

Hala, eta bidean bazkaldu ostean, gazte independentistek manifestazioa egingo dute Hernaniko kaleetan zehar, arratsaldeko zazpietan. Ondoren, herri afaria izango da, eta martxa pasatuko den herri bakoitzeko musika talde batek kontzertua emango du.

Azkeneko egunari dagokionez, 13.30 aldera helduko dira martxistak Oiartzunera, eta bertan, amaiera ekitaldiaren ondoren, bazkaria egingo dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo