GARA > Idatzia > Txirrindularitza

ENECO TOURRA

Gutierrezek irabazi du sailkapen nagusia

GARA | GELEEN

Caisse D'Epargne taldeko Jose Ivan Gutierrezek estreinako aldiz irabazi du Pro Tourrean, atzo bukatutako Eneco Tourra eraman baitzuen. 30 kilometroko azkeneko erlojupekoan Sebastien Rosseler (Quick Step) nagusitu zen, baina espainiarrak nahikoa izan zuen David Millar-i ongi eustearekin, Dekkerrek aurreko egunetako errenta mantentzea ezinezkzuen.

Sailkapen nagusian, Gutierrezek, 28 urteko egungo Estatu espainoleko erlojupekoetako txapeldunak, hamaika segundo atera dizkio Millar britainiarrari; minutu eta bost segundo, Larsson hirugarren postuan sailkatu den suediarrari; eta 1.15, Dekker-i, atzo arte lider zenari.

Beste emaitzak

Poitou-Charenteseko Tourrean, Hutarovich bielorrusiarrak bigarren etapa irabazi zuen, eta Sutton (Cofidis) da liderra. Nobili Sari Nagusian, Laverdek Cardenas menderatu zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo