GARA > Idatzia > Alaves

Taldea osatzea

Puzzle korapilatsuaren azken piezak uztartu nahian

Wesleyrekin 2010a arte zuen kontratua eteteko akordio batera heldu zen taldea eta Ortiz de Zaratek aurrelari bat fitxatuko dutela aitortu zuen atzo

p035_f01_148x103.jpg

Jon ORMAZABAL | GASTEIZ

Denboraldia iragan igandean hasi zen arren, Pitermanengandik jaso zuen puzzle korapilatsuaren azken fitxak uztartu nahian dabil Fernando Ortiz de Zarateren Alaves berria. Lehiaketa-legeak baldintzatuta, klubaren egitura guztietan sekulako garbiketa egin behar izan du zuzendaritza berriak eta bihar arteko epea dauka jokalarien zerrenda osatzeko.

Jasotako oinordetza txarren artean, entrenatzailearen gustuko ez ziren jokalari multzo handia jaso zuen egungo zuzendaritzak, kontratu luze eta garestiekin gainera. Jokalari horiek gainetik kentzea lan nekeza izan da eta atzo azken-aurreko pausoa eman zuen Alavesek Wesleyrekin kontratua eteteko akordio batera heldu zelako.

Portugaletik etorritako brasildarrak 2010 urtea arteko kontratua zuen hitzartuta Pitermanekin; Josu Uriberen planetan sartzen ez zenez, hirugarren mailako taldearekin entrenatzen izan da irteera bat aurkitu arte. Orain bi denboraldi heldu zen Wesley Alavesera, baina ez du taldean tokirik egitea lortu. Horiek hala, orain bi urte Vitoria de Gimaraesen egon zen utzita eta iazko denboraldia Suitzako Grasshopersen eman zuen egoera berean.

Brasildarra gainetik kentzea lortu eta gero, bi dira ¯Bonano eta Pape Thiaw¯ entrenatzaileak nahi ez baina taldean jarraitzen duten jokalariak, Brandan, Orlandi eta Ian Uranga, hurrenez hurren, Errumania, Gales eta Irun bidean jarri ostean.

Atezainaren eta aurrelariaren kasuak konpontzeko zailak dira oso; izan ere, argentinarrak Pitermanen nagikeria eta arduragabekeriaren ondorioz urtebetez luzatu zuen iaz taldearekin zuen kontratua, hein handi batean taldeak berekin zituen zorrak kitatzeko, eta afrikarraren kasuan, epe luzerako lesionaturik egonda, zaila zelako talde bat aurkitzea.

Aurrelari baten zain

Baina entrenatzailearen ustez balio ez duten jokalariei irteera bat bilatzeaz gain, taldea sendotzeko fitxaketak ere behar dira eta zuzendaritza tekniko babazorroa taldea osatuko duen aurrelariaren bila dabil.

Tarragonan gertatu zen bezala, Raul Sanchezek oso zaila izango du igandean Malagaren aurka jokatzea eta Josu Uribek aurrelari peto bakarra dauka: Wellington brasildarra. Alaves zenbait aukera aztertzen ari da eta Fernando Ortiz de Zarate presidenteak biharko, -fitxatzeko epea gaueko hamabietan amaituko da- aurrelari bat fitxatuko dutela adierazi zuen atzo presidenteak.

Lehentasuna Deportivoko Xisco da, utzita etorriko litzatekeena, baina oraindik ez dago argi Lotinak joaten utziko dion. Meñakakoak Real Madrilgo Soldado Deporren nahi du eta hori lortu ezean, Xiscok A Coruñan jarraituko luke.

Caja Laboral patrocinará a todas las categorías

El Deportivo Alavés presentó ayer el acuerdo según el cual la Caja Laboral-Euskadiko Kutxa patrocinará a todos los equipos de todas las categorías del equipo gasteiztarra, incluido la plantilla profesional en Segunda División. No se hicieron públicas las cifras a percibir por la entidad del Paseo de Cervantes tras el acuerdo de patrocinio por dos años suscrito ayer entre ambas partes, aunque el presidente albiazul, Fernando Ortiz de Zárate, recalcó que se trata de «una ayuda importante» para las maltrechas y necesitadas arcas del club. Lo que no está cerrado es la empresa que suministrará las nuevas equipaciones, ya que es seguro que Kelme no seguirá.

J.O.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo