GARA > Idatzia > Osasuna

Fitxatzeen epea amaitu baino lehen beste erdilari bat ekartzeko asmoa dute gorritxoek

Plasil-ek lehen lan saioa egin du taldekideekin

Asteleheneko lehia atzeratu eta gero, oraindik ez dago argi Sevillaren kontrako partida noiz jokatuko den

p032_f01_148x100.jpg

GARA | IRUÑEA

Jaroslav Plasil erdilari txekiarra izan zen Osasunak atzo Taxoaren egindako entrenamenduko nobedade nagusia. Izan ere, Monako taldeko jokalari ohia lehen aldiz aritu baitzen taldekide berriekin batera. Gainera, gorritxoen kirol instalazioetan ikusitakoaren arabera, Plasil egoera fisiko egokian dago, eta Zigandaren taldean edozein unetan sartzeko moduan dagoela erakutsi zuen.

Larunbatean aurkeztu ondoren, txekiarra Monakora itzuli zen. Bertan, Euskal Herrira behin betiko trasladoa egiteko gauzak antolatu behar izan baitzituen. Horregatik, Plasil ezin izan zen egon igandean Osasunak Bilbon jokatu zuen norgehiagokan.

Arratsaldean, berriz, Romero, Puñal eta Monreal, minduta, ez ziren aritu.

Bestalde, Antonio Puertaren tragediak oihartzuna izan zuen Taxoareko prentsa aretoan. Izan ere, andaluziarra Hector Font-ekin, Juanfranekin eta Miguel Flañorekin batera ibili baitzen Estatu espainoleko selekzioaren azpiko mailetan.

Sevillako jokalariaren senitarteko eta lagunei «doluminak» bidali zizkien Flañok. Atzelariak 2004ko Mediterraneoko Jokoetan taldekide izan zuen Puerta. «Oso minduta» zegoela adierazi zuen. Gainera, oraindik ez duela sinisten, «oso mutil irekia» zela, eta «jende ona» zela nabarmentzeaz gain, batez ere heriotzak «fisikoki oso indartsua» zen mutil bat jipotzeak «harritu» duela azaldu zuen.

Taldekide guztiak «oso hunkituta» daudela ziurtatu zuen Flañok, bai eta horrelako egoeretan daukaten gauza guztiez jabetzen direla ere. Azkenik, noaindarrak adierazi zuen: «Horrelako oinazea izatean futbolak ez du inongo garrantzirik».

Juanfranek antzeko hitzak izan zituen. Alacantekoak oso pertsona «alaitzat» jo zuen. «Pena handia» sentitu duela nabarmendu zuen. «Horrelako egoeretan jabetzen gara zenbat gauza ditugun eta inoiz baino gehiago baloratzen ditugula», adierazi zuen.

Puertaren heriotzak astelehenean gorritxoek Sevillaren aurka jokatu behar zuten partida atzeratu du, eta mementoz ez dute egunik finkatu. Hala, nafarrek jokatuko duten hurrengo lehia ofiziala irailaren 14an izango da Bartzelonaren kontra.

Javi García, opción para el mediocentro

La secretaria técnica de Osasuna continúa trabajando a destajo en la incorporación de un nuevo centrocampista. Las lesiones de Hugo Viana primero y de Nekounam después, han forzado a la entidad navarra a sumergirse en el mercado. A menos de dos días para que se cierre el plazo de fichajes, son varios los nombres que han sonado en el entorno rojillo. Por el momento, Osasuna ha desmentido que haya llegado a un acuerdo con el mediocampista del Glasgow Rangers Brahim Hendani. Al parecer su contratación parece muy remota debido al interés del Middlesbrough, Fulham y Derby County. Otro jugador que suena es el internacional noruego Martin Andreasen. No obstante, durante las últimas horas ha salido a la palestra el nombre del madridista Javi García. El murciano, de apenas 20 años, es considerado uno de los jugadores con más proyección de la cantera blanca. Así, el rojillo Juanfran valoró muy positivamente su posible incorporación a la plantilla iruindarra.

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo