AMATEUR | Goierriko Itzulia
Saunier Duvaleko Madrazok ustekabea eman du Urretxun
Tamayo liderrak zulaketa izan zuen Azkaraten, Amadorrek bigarren saioa eskuratu zuen eta Nievek bigarren bukatu zuen itzulia
Unai IRARAGORRI | BILBO
Lehendabiziko urtea du amateur tropelean, baina atzo Angel Madrazo kantabriarrak (Saunier Duval) aparteko garaipena erdietsi zuen Goierriko Itzulian, Mikel Nieve (Caja Rural) euskaldunaren aurretik. Diego Tamayo (Azpiru) liderrak zulaketa izan zuen Azkaraten eta agur esan zion itzuliari. Urretxuko helmugan, Andrei Amador (Lizarte) nagusitu zen eta bigarren saioa eskuratu zuen.
Lehia espero zen baino askoz lehenago hasi zen, Azkaraten, hain zuzen. Erasoak hasi ziren eta Tamayo liderra atzera geratu zen; izan ere zulaketa izan zuen. Azpiru taldeak kolonbiarra babestu zuen, baina aurrean 25 bat txirrindulari batu ziren.
Baque, Cosaor, Caja Rural, Saunier Duval eta Lizarte taldeak ondo moldatu ziren buruan eta aldea hazi zen. Atzetik, Azpirukoak saiatu ziren, baina alferrik, eta Tamayok ezin zuen aurreneko multzora heldu.
Amadorren ahaleginak
Hortaz, Madrazok eta Nievek aukera gehien zituzten itzulia poltsikaratzeko eta ez zuten huts egin. Edonola ere, Amadorren erasoak gainditu behar izan zituzten Deskargan, Lizartekoa behetik hasi baitzen lehia ematen.
Madrazok, berriz, ezin hobeto eutsi zion erritmoari; gainera Merino taldekidea izan zuen alboan eta Nieverekin eta Amadorrekin heldu ziren Saunier Duval taldekoak Urretxuko helmugara.
Azken metroetan, Amador azkarrena izan zen eta Madrazo bera menderatu zuen. Baina azken horrek ere besoak altxatu zituen, itzulia irabazi baitu aurreneko urtean.
Garaipenetik lau segundora Nieve euskalduna geratu zen. Caja Ruralekoa bikain aritu zen berriro ere. Sekulako denboraldia egin du leitzarrak eta atzo borobildu zuen. Hiru lasterketa irabazi ditu, Valenciaga, Llobregat eta Elgeta, bigarren sailkatu da A Coruñako Itzulian eta Espainiako Kopan; seigarren Bizkaiko Biran eta bederatzigarren Nafarroako Itzulian. Batez ere, oso erregularra izan da urtean zehar. Saria jaso du eta gaur Orbeak aurkeztuko du Derion, hurrengo urtean profesionaletan aritzeko.
«No puedo pedir más». Madrazo estaba exultante horas después de su victoria. «Con la victoria en Santa Bárbara me conformaba, pero al final la carrera me ha salido bien. Mis compañeros han hecho un gran trabajo y he podido ganar», señalaba. En su opinión, la clave de la carrera estuvo en Azkarate: «saltamos gente importante y el líder se quedó atrás, y nos la hemos jugado delante». La carrera se terminó de decidir en Deskarga, pero Madrazo aguantó. «Ha habido muchos ataques pero no me han podido soltar».
Sobre sus rivales destaca sin dudar a Amador. «Ha estado muy fuerte, pero en Santa Bárbara salió a todos los ataques y al final lo pagó», apuntó el santanderino.
Madrazo, de sólo 19 años, inauguró su palmarés el 1 de setiembre en Elorrio, «después de unos cuantos segundos», el sábado ganó en Santa Bárbara y ayer se llevó la general. Llegó a Saunier desde el Lafuente juvenil con la intención de llegar a ser algo, y nos revela que el año pasado fue el juvenil con más victorias, 16 nada menos.
U.I.
Hiru euskaldun sailkatu ziren sailkapen nagusiko aurreneko hamarretan. Nieve onena izan zen, bigarren; Aramendiak bosgarren amaitu zuen itzulia; eta Bidasoan bezalaxe, Olano oso ongi aritu da, bederatzigarren sailkatuta.
Madrazo junior onenetarikoa izan zen iaz, eta 16 garaipen pilatu zituen. Aurten, berriz, aurreneko ospea Elorrion lortu zuen irailaren 1ean. Zortzi egunetan hiru aldiz altxatu ditu besoak, Goierrin etapa bat eta nagusia erdietsi baititu.