GARA > Idatzia > Futbola

Kataluniako Generalitateak izan duen jarrera txalotu du ESAITek

GARA | DONOSTIA

Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeak (ESAIT) Katalunia eta AEBko selekzioen arteko partidari begira Espainiko Futbol Federazioak ezarritako debekuaren aurrean, Kataluniako Generalitatearen jarrera txalotu du: «Kataluniako Generalitatearen, eta zehazki kirol idazkari nagusi den Anna Prunaren jarrera txalotu egiten dugu estatuaren botereen aurrean makurtu ez eta bere herria, eta berau ordezkatzen duen selekzioaren defentsan aritu izanagatik».

Aldi berean, «hitz batekin laburbildu daiteke Gobernu espainolaren jarrera: inposaketa. Eta onartezina da», gehitzen du ESAIT plataformak bere mintzaldian.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo