GARA > Idatzia > Kirolak

BAT FORMULA Spa-Francochamps

Entrenamenduak Ferrari buruan laga du Belgikako Sarian

Kimi Raikkonen eta Massak gaurko lasterketarako denbora onenak lortu dituzte, eta McLarenekoak atzetik utzi. Alonsok lehen ahaleginean tronpo bat egin zuen

p050_f01_111x111.jpg

GARA | SPA

Bat Formulako Munduko Txapelketa amaitzeko lau lasterketa baino ez dira falta eta, Hamilton eta Alonsoren arteko dema gogorra dago jokoan. Alabaina, atzetik datozenek, hala Ferrari nola BMW-Sauber taldeek, izan lezakete azken epaia ematerik.

Belgikako Sari Nagusiko entrenamendu ofizialek Ferrari taldeko Raikkonen eta Massa buru laga dituzte eta McLaren-Mercedeseko Alonso eta Hamilton bigarren ilarara bultzatu. Spa-Francorchampseko zirkuitua berez Ferrarik menpean duen eremua bada, are menpeago Kimi Raikkonenek, duela bi urte, azkenekoz jokatu Belgikako Sari Nagusia egin zenean, bera izan baitzen irabazle. Atzokoan ere finlandiarra denen gainetik ibili zen eta bere taldekide Massaren aurretik amaitu zen. Hala, bizitzako hamalaugarren pole positiona lortu zuen.

Bigarren lekuan Massa brasildarra sailkatu eta Ferrarik nagusitasuna bermatu zuen. Raikkonen Massaren atzetik abiatu zen sailkatze faseko azken itzulietan eta erreferentzietaz baliatu zen hegoamerikarra gainditzeko.

McLaren atzetik

Aurreneko ilaran Ferrari egongo bada gaur arratsaldean, McLaren izango du atzetik.

Fernando Alonso asturiarra eta Hamilton britainiarra hirugarren eta laugarren sailkatu ziren, hurrenez hurren. Alonsok aurreneko saiakeran tronpo bat egin bazuen ere, ongi eutsi zion autoari eta, nahiz eta Raikkonen eta Massa aurretik izan, lan itxurosoa egin zuen.

Lewis Hamilton ez zen nahi bezala aritu. Zirkuituko hiru partzialetatik bitan oso itxura ona eman bazuen ere, erdialdean behera egiten zuen eta, horrexegatik, laugarren lekutik hasi beharko du lasterketa gaur arratsaldean, buruaren defentsa egiteko.

Raikkonen buru

Atzoko entrenamenduan denbora onena egiteaz gain, Belgikako zirkuitua gustuko duela erakutsi zuen Kimi Raikkonenek. Duela bi urte, azkenekoz jokatu zenean, piloto finlandiarra izan zen Spa-Francorchampsen garaile eta Alonso bigarren.

Lau lasterketa

McLaren-Mercedes taldeko Hamilton eta Alonsoren arteko dema falta diren lau lasterketetan erabakiko dute. Alabaina, BMW-Sauber edo Ferrari taldeei egokitu lekieke Munduko Txapelketako epaile lana.

Dennis: «Alonso amenazó con informar a la FIA»

El jefe de McLaren, Ron Dennis, afirmó ante la prensa que durante el Gran Premio de Hungría Fernando Alonso le amenazó con informar a la FIA sobre el caso de espionaje a Ferrari.

«Fernando se presentó muy enfadado, tuvimos una conversación y dijo: `Tengo algo en mi correo que procede de uno de tus ingenieros'. Nada más irse, llamé a la FIA y les dije lo que pasaba», declaró.

Por su parte, Bernie Ecclestone declaró sobre lo «cerca» que estuvo McLaren de ser excluido. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo