«Kaleak guztiontzat» leloarekin hainbat ekimen antolatu dituzte Oarsoaldean
Oinezko eta bizikletentzako eremuen beharra aldarrikatu nahian, Oarsoaldeko Udaltalde 21ek hainbat ekimen antolatu ditu irailaren 16-22 bitartean. Iganderako, Oarsoaldeko lau herritan barrena Bizikleta Martxa antolatu dute. Pasai San Pedroko biribilgunetik (frontoi parean), goizeko 10.00etan abiatu eta motora hartuta igaroko da Donibanera. Lezo eta Errenteria zeharkatu eta Arragua auzoan Arditurriko bidegorriarekin bat egingo du. Informazio gehiago: www.oarsoaldea.net/agenda21 webgunean.