Europako Mugikortasunaren Astean modu aktiboagoan izango da Kalapie taldea
Europako Mugikortasunaren Astea modu aktiboagoan hartuko du parte Kalapie taldeak Donostian. Irailaren 17tik 22rako aste osoan ikastaro bat izango da, helduei bizikletan ibiltzen erakusteko. Irailaren 20an, 17.00etatik 20.00etara, Kontxako pasealekuan mahai bat egongo da eta bizikletan datozen guztiei mokadutxo bat emango diete, eta oparitxo bat ere bai, zenbait informazio gairekin batera. Irailaren 21ean, ostirala, bizikleta ibilaldia egingo da, 19.30ean abiatuko da Artzain Onaren katedraletik, «Hiria hirea ere badun/k» leloarekin.