GARA > Idatzia > Euskal Herria

Herri galdeketa egin behar dela nabarmenduko du Aralarrek 28an

Aralarreko ordezkariek bilera egin zuten atzo Araian, eta Patxi Zabaleta eta Jon Abrilek azaldu zutenez heldu den ostiralean Gasteizko Legebiltzarrean izango den Osoko Bilkuran herri galdeketa egitea beharrezkoa dela mahai gainean jarriko du alderdi horrek. Akordiorako epeak ezartzea ere ezinbestekotzat jo zuten Aralarreko ordezkariek. Egoera politikoaz aparte, auzi sozioekonomikoetaz eta fiskaletaz ere hitz egin bide zuten Araiako biltzarrean.

p018_f02_097x092.jpg

GARA |

Gasteizko Parlamentuak Politika Orokorreko Osoko Bilkura egingo du hurrengo ostiralean, eta Aralarrek atzo iragarri zuen Aintzane Ezenarro alderdi horretako parlamentaria denak herri galdeketa beharrezkoa dela nabarmenduko duela bere hitzaldian.

Aralarreko ehun bat kidek biltzarra egin zuten atzo Araian. Berta bertan Patxi Zabaleta eta Jon Abril alderdiko buruek azaldu zutenez, herri galdeketa egitea garrantzitsua dela aipatzeaz gain, talde horretako ordezkariak epeak zehazteko ere galdegingo dio Juan Jose Ibarretxe lehendakariari.

Biltzarrari dagokionez, zehaztu zutenez Araiako bileran ez zen inolako erabakirik egon, bilera bera ez baitzen «erabakigarria», gaiak eta ideiak komunean jarri nahi izan zituzten, kurtso politikoaren hasieran.

Egungo egoerari dagokionez, baloratu zuten testuingurua Araba, Bizkaian eta Gipuzkoan egin litekeen galdeketarengatik baldintzatuta dagoela, eta horren gainean hausnarketa egin dutela aipatu zuten. Ildo honetan, errepikatu zuten «zehaztepenera igaro» behar dela, eta «akordioak hitzartzeko epeak» markatu behar direla.

6 eta 12 hilabete artean

Alde horretatik, Aralarreko ordezkariek 6 eta 12 hilabete arteko epea akordio horiek hitzartzeko baliagarri izan daitezkeela aipatu zuten. Balizko akordio hori lortutakoan, hiru herrialde horietan erreferenduma egin beharko litzateke, betiere alderdi horren iritzian, eta akordiorik ezean ere, beharrezko ikusten dute «galdeketa bat egitea gizarteak adieraz dezan zer-nolako akordioa nahi duen».

Araiako biltzarrean, Aralarreko kideek gai sozioekonomikoak eta fiskalak eztabaidatu zituztela azaldu zieten hedabideei Zabaletak eta Abrilek.

biltzarra

Aralarrek biltzar irekia egin zuen atzo Araian, non ehun bat lagunek parte hartu zuten. Bertan, egungo egoera politikoari buruzko ideiak komunean jarri zituzten alderdi horretako ordezkariek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo