GARA > Idatzia > Osasuna

Aurrekoa

Nafarrak aurreneko golaren eta garaipenaren bila doaz

Ricardok buelta eman dio amgidalitisari eta deialdian sartu du Zigandak, Carlos Vela mexikarra bezalaxe

p045_f02_148x115.jpg

Arnaitz GORRITI | IRUÑEA

Lan txarrak egokitu zaizkio osasunari gaur arratsalderako, 17.00etatik aurrera, Victor Fernandezen Zaragoza izango baitu aurkari. Laugarren jardunaldi honetan -nahiz eta gorritxoentzat hirugarrena baino ez den izanen- aurreneko garaipena bilatuko dute talde biek, partida bi berdinduta bina punturekin baitaude uneotan. Nafarren kasuan gainera, aurreneko gola ospatu nahi lukete Zigandaren mutilek.

Nafarroako Erresuman egindako azken entrenamenduaren ostean, entrenatzaile nafarrak asteko azkenengo zalantzak uxatu zituen atzo eguerdian. Ricardo atezaina, asteon amigdalitisak jota egon ondoren azken ordura arte zalantza izan dena, Zaragozan izango da eta litekeena da atezain madrildarra hasierako hamaikakoan aritzea.

Beste alde batetik, deialdiko sorpresarik handiena Carlos Vela mexikarra izan da, aurrenekoz sartu baita Osasunaren deialdian. Jon Erize, Javier Flaño eta Xavier Margairaz, aldiz, deialditik at utzi ditu Zigandak.

Irabazi beharra

Partida aurreko prentsaurrekoan Jose Angel Ziganda entrenatzailea «irabazi beharraz» mintzatu zen, nahiz eta, printzipioz, Aragoiko taldeak zaleengandik presio handiagoa nabaritu beharko duten.

«Badirudi Zaragozak guk baino presio handiagoa jasan beharko duela eta gu, berriz, lasaitasun osoz goazela Zaragozara. Lasaitasunik, ordea, batere ez daramagu», esan zuen.

«Bi puntu, Zaragozak adina, pilatu ditugu -neurketa bat gutxiago jokatuagatik- eta behingoan aurreneko garaipena lortzea bilatzen dugu, hasieratik `finalik' ez dezagun jokatu».

Bestalde, «Zaragoza derrigor irabazi beharrean» omen dagoenez, ezustean harrapatzeko aukera gutxi» ikusi zituen entrenatzaile nafarrak eta, beraz, «emaitza onik nahi badugu guk geuk erdietsi beharko dugula» iritzi zion.

Horrezaz gain, Osasunari Athletic eta Bartzelonaren aurka «berdintzera» atera izana leporatzen dietenei erantzuteko ere profitatu zuen prentsaurrekoa.

«San Mamesen nola jokatu genuen ikusita, edo Bartzelonaren aurka nola ekin genin ikusita, `ez galtzera' baino ez ginela atera dioenak ez du Osasuna jokatzen ikusi. Aukera izan genuen bakoitzean ekin genion erasoari, baina noski, Bartzelonaren aurka batik bat, beraiek baloia hartzen dutenean atzean sartzera derrigortzen zaituzte. Ikusi gaituenak ezin dezake halakorik esan. Dena den, atzean orain arte erakutsi dugun seriotasuna izaten jarraitu behar dugu eta, ahal dela, aurrean aukerak hobeto aprobetxatzea falta zaigu», adierazi zuen.

Azkenik, Osasunako entrenatzaileak joko sisteman zenbait aldaketa izan daitezkeela ere iradoki zuen, zazpi egunetan hiru neurketa jokatu beharko dituzte-eta.

Zaragoza-OSASUNA
La urgencia acosa a los de Fernández

El Zaragoza recibe esta tarde a Osasuna acosado por la urgencia de ganar su primer partido de la temporada en competición oficial, después de un comienzo de campaña peor de lo esperado, ya que el equipo maño muy por debajo de lo que se esperaba.

Los de Víctor Fernández sólo han sumado dos puntos en los tres enfrentamientos de liga -derrota frente al Murcia y empate contra el Rácing de Santander y el Athletic- y el pasado jueves perdieron contra el Aris de Salónica, 1-0, en la Copa de la UEFA.

Ello supone que el margen de maniobra, en caso de que las cosas no se enderecen en las orillas del Ebro, vaya a desaparecer y, por contra, las opciones del conjunto navarro aumenten exponencialmente.

Osasuna perseguirá en La Romareda la fortuna que encontró la pasada temporada, cuando ganó por 1-2 con un autogol de Ponzio en el tiempo de prolongación. De paso, intentará aprovechar la posible presión hacia el Zaragoza y alejar posibles miasmas de malos augurios.

G.

Aukerak baliatu

Golak behar dira partidak irabazteko eta Jose Angel Zigandaren iritziz, «aukerak hobeto baliatu» beharko ditu Osasunak Zaragozari gailentzeko. Horretaz gain, «orain arte bezain serio» jokatu beharko dute gorritxoek atzean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo