Artsaia aretoak artista gazteen topaketak ospatuko ditu urrian zehar
A. BILBAO | BILBO
Artista gazteen topaketek lau zuzeneko eta hamabi talde eramango dituzte Aitzoaingo Artsaia aretoko agertokira.
Lehenengo kontzertua larunbat honetan izango da eta Jo Tta Kun, Marvin eta Analogism-O taldeek parte hartuko dute. Datorren ostegunean, urriak 4, Sueños Rotos, Peter Funk eta Septimo Diak joko dute. Urriaren 6an, larunbata, Vortex, Diabulus in Musica eta Jolly Roger taldeen txanda izango da. Bukatzeko, urriaren 11n, Amor de Tokio, Overlook eta Mr. Fylyn. Finala, berriz, urriaren 27an.
Talde bakoitzak ordu erdi izango du zuzenean jotzeko. Lau finalerdiak bukatu ondoren epaimahaiak lau talde aukeratuko ditu urriaren 27ko finalean jotzeko. Sariak, biharamunean Baluarten ospatuko den galan banatuko dira.
Esparru ezberdineko artistek dute tokia topaketa hauetan. Horrela, urriaren 19an Arte Plastikoen eta Ikus-entzunezko Sorkuntzaren atala jorratuko dute, eta urriaren 26an, berriz, Literatur Sorkuntzarena.