GARA > Idatzia > Musika

The Mary Onettes eta Mendetz dantza musikan biraka datoz aurtengo Bilboloop jaialdira

Hiru datek eta zortzi taldek osatuko dute etzi aurkeztuko den Bilboloop jaialdia. Bilbo beste behin saltoka jarri asmoz, Kafe Antzokiko zuzenekoez gainera, hirira zabalduko da festa disko jartzaileen ekinarekin.

p057_f02_97x96.jpg

Anartz BILBAO | BILBO

Udazkenarekin batera Bilboko Kafe Antzokian ospatzekoa den Bilboloop jaialdia aurkeztuko dute larunbatean The Mary Onettes suediarrek eta Mendetz katalanek. Gero, urriko azken asteburuan ospatzekoa den festan, sei talde eta bi data ditugu aipagai.

Urriaren 26an, ostirala, Capsula argentinar-bilbotarrak, Adam Kesher frantziar talde berria eta afitxa burua, Shitdisco britainiarrak. Hurrengo egunean, urriak 27, Olimpic Getxoko taldearekin batera, Montevideo belgikarrak eta gaueko izarrak, The Brakes taldeko Alex eta Thomas White anaiek osatzen duten The Electric Soft Parade.

Kafe Antzokiko zuzenekoez gainera, dantza sesioez arduratuko diren disko jartzaileak eskainiko dizkigu Bilboloopek. Felix Daniel, Yolanka eta 8 y Medio Dj´s arduratuko dira langintza horrez Badulake eta Fever dantzatokietan, eta azken honetan L-Kan zuzenean arituko da.

Casio-punk aurkezpena

Jaialdiaren aurkezpena zuri-beltzean emango digute, casio-punk doinuekin. Debut lan homonimoa (Sinnamon, 2006) baino ez du behar izan Mendetz laukoteak Casio jostailuzko sintetizadoreekin egindako kantuak dantzalekuetan jartzeko. Boladan daude bartzelonarrak eta, Bilbon aritu ostean, Donostikluben joko dute urriaren 6an.

Debut izenkidea du The Mary Onettes talde suediarrak ere, iaz argitaratua. Mende berriarekin batera sortuak, The Cure edo Echo & The Bunnymen du eredu egungo pop moldera egokitzen den laukoteak. Bilboloop aurkeztu aurretik Bilboko FNAC disko dendan joko dute 19.00etan.

Ondoren, gaua goizaldera arte luza dadin, jaialdiko arduradunek dantzarako musika jarriko dute, Dj lanetan.

Un ep y dos lps a finales de los 70 fueron suficientes para que la banda se convirtiera en referente del underground rock aussie. Resucitados con Rob Younger al frente y Deniz Tek a la guitarra, el domingo a las 22.00 h. presentan su reciente «Zeno Beach» en la sala Tunk! de Irun junto a los Hot Dogs de Jon Iturbe. El precio: 17/20 euros.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo