GARA > Idatzia > Musika

Police hirukotearen itzulerak ezin ase zaleen ikusmina

Anartz BILBAO | BILBO

Zorionekoak Bartzelonako dirudunak. Haiek baino ezin izango baitute gozatu Police talde mitikoaren itzulera. 1977an sortutako bandak agur esan zuen 1985ean, bost lan plazaratu ostean.

Taldea desegin eta hogei urte pasa ostean, berriro elkartu dira Sting baxua, Andy Summers gitarra eta Stewart Copeland bateria-jotzailea, taldearen sorreraren 30. urteurrena ospatu eta poltsikoak tarte baterako puztu asmoz.

Abuztu amaieran Stockholm-en hasitako bira Londresen bukatuko da urriaren 20an, Bartzelonatik igaro ostean.

140 euro baino ez

Bihar Bartzelonako Estadi Olimpic-en antolatu duten kontzerturako 55.000 sarrerak bederatzi ordutan ahitu zituzten apirilean «So Lonely» eta «Synchronicity» bezalako kanten zaleek, batzuk 100 eurotik gorakoak izan arren. Alta, bada azken aukera bat, Interneten 140 euroren truke eskura baitaitezke oraindik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo