ACB Superkopa
NBAren pareko ikuskizuna izango da Bizkaia Arenan
200 kazetari kreditatu, 120.000 watio soinu eta 250.000 watio argi, 2007/08 denboraldiko lehenengo titulu ofiziala jasoko du Barakaldok bihartik aurrera
Arnaitz GORRITI | BILBO
Bihar, ACB Superkopa abian jartzen denean, hasiko da 2007/08 denboraldia. Barakaldoko Bizkaia Arena pabiloia izango da sasoiko lehenengo saskiratzeen testigu eta aurreneko titulu ofiziala zeinentzat izango den argituko du ere.
ACB Ligaren 25. urteurrenaren aurrekaria egingo dute Bizkaia Arena eta, beraz, ahalik eta ondoen atondu du CFEVENTOS etxeak, 350 langileren bitartez azken hilabeteetan jo eta ke lanean jardun ostean. Hala, 12.500 ikusle inguru egotea espero dute Barakaldoko Bizkaia Arenako harmailetan.
Horretaz gain, 200 kazetaritik gora kreditatu dira eta argiaren eta soinuaren aldetik ez da esfortzurik faltako. Izan ere, 120.000 watioko soinuaz eta 250.000 watio argiz, Superkopa NBAk eskaini ohi duen ikuskizunaren antzeko emanaldi bihurtzea da xede.
«Bizkaia Arena pabiloia halako ekitaldi bati aurre egiteko prest dago», esan zuen atzoko aurkezpen ekitaldian Fran Elorriaga, Bilbao Exhibition Centerreko gerenteak.
«Superkopak, itzelezko zabaltzea esan gura du azpiegitura eta hedabideen aldetik. Beraz, BECi ohi baino 12 espazio gehiago gaineratu dizkiogu, hala nola hornitzaileen biltegia, komunikabideentzat aretoa, hedabideen lanerako aretoa... izan daitezen. Horren planifikazio handia suposatu du».
Bestetik, 6x4 metroko hiru pantaila erraldoi ere izanen dira, hutsarteetan edo atsedenaldietan jokaldi esanguratsuenen errepikapena emateko. Baina bestelako animaziozko tailerrak ere, face painting edo «globoflexia», besteren artean.
Itsaso Barrios, Superkopako Animazio Arduradunaren arabera, «pistan oinarrituko gara batik bat, mundu guztiak partida jarraitu eta datu tekniko oro izateaz gain, jendea, pistan ez ezik, sarreratik bertatik, mugiaraziko duen animazioa ere bilatu nahi da». Ongietorriak berak «mundu magiko batean sartzea izan dadila bilatu nahi dugu» adierazi zuen Barriosek.
Etxekoen interesa
Alde horretatik, parte hartuko duten taldeak AXA FC Bartzelona, Real Madril, Tau Baskonia eta Iurbentia Bilbao Basket dira. Aurreneko finalerdian gasteiztarrak eta madrildarrak neurtuko dira eta katalanak izango dira bizkaitarren aurkari bigarren kanporaketan.
Superkopa honetatik emaitza onik ateratzeko asmorik bateren batek badu, Iurbentia Bilbao Basket izango da hori, talde antolatzailea izanik, etxean hartzen baitu ekitaldia. Gainera bere historian aurreneko finala jokatzerik izan luke, baldin eta Dusko Ivanovicen AXA FC Bartzelona gainditzen badu finalerdietan.
Sekula baino urte hobea egiteko intentzioz ekin dio denboraldiaurreari Vidorretaren taldeak. Hala, nahiz eta LEB mailako Alerta Cantabriaren aurka edo ACBra igo berri Leonen aurka hasierako neurketak galdu, azkenaldian, Weis eta Banic Eurobasketetik itzuli ostean, askoz ere joko eraginkorragoa egiten ari dira. Hala, astelehen-arteartean Menorcan jokatu zuen eta Timoner saria eskuratu du talde bilbotarrak, ViveMenorca eta BC Kiev taldeak gaindituta. Motibazioa soberan izango du eta, urduritasunak kateatzen ez badu, ez da finaletik aparte izango.
Tau Baskonia, aldiz, lasaiago dabil. Aurreko bi urteetan Superkopa irabazi du Kerejetaren taldea eta, bada, urteko helburuak oraindik urrutik daude. Bestetik, Will McDonalden afera eta kupoen gaia berpiztu delarik -McDonald espainiar batekin ezkondurik dago eta espainiar nortasuna lortu artean Europar Batasuneko jokalari gisa erabili nahi du talde gasteiztarrak, baina Espainiako Saskibaloi Federazioak horren kontra egiten du, nahiz eta badauden beste zenbait jokalari McDonalden egoera izan dutenak- mentalizazio onenetik kanpo iritsiko dira arabarrak Barakaldora. Albiste onena, berriz, Mickealek lesioa gainditu duela da.
Real Madril eta AXA FC Bartzelona zalantza hutsak dira. Madrildarrak indartsuago dabiltzala dirudi, baina Superkopa ez da ACB Liga eta azken orduan ikusiko da zer-nolako motibazioaz jokatuko duten neurketak Barakaldon.
Aunque se prevé que el Bizkaia Arena de Barakaldo se llene y se agoten las 12.500 localidades, la organización de la Supercopa ACB alertó de que aún hay unas mil entradas que no se han vendido, de modo que los aficionados tienen tiempo para hacerse con las localidades que restan.
Louis Bullock y Florent Pietrus buscarán el domingo revalidar sus títulos de campeón del concurso de triples y mates, respectivamente. Pietrus es el único que no debuta en el concurso de mates, mientras que en el de triples Espil pudiera revalidar su victoria de hace once años.
Partehartzaileak dira AXA FC Bartzelona, Real Madril eta TAU Baskonia eta Iurbentia Bilbao Basket talde euskaldunak. Paragabeko aukera dute Vidorretarenak, baina kataluyarrak izango dituzte aurre.
Lehenengo finala Ez da irabazteko faborito, baina inork ez du etxeko taldeak baino motibazio handiagorik. Iurbentia Bilbao Basketen helburuetako bat Superkopan aurreneko finala jokatzea da, alde izango dituen 12.500 ikusleen aurrean.
El Bizkaia Arena, en el interior del BEC, es un espacio multiusos que ofrece la posibilidad de todo tipo de configuraciones culturales y deportivas, según el El Consejero delegado del BEC, José Miguel Corres, «el marco perfecto» para la Supercopa.
Corres, destacó ayer que «el tamaño y la versatilidad son nuestras principales armas. Es el espacio cubierto más grande del Estado para la utilización de eventos de este tipo, superando al Palau Sant Jordi. Aquí podemos llegar a los 26.000 espectadores, aunque serán unos 12.000 para la versión de baloncesto».
G.