GARA > Idatzia > Kultura

ZINEMALDIA

Egiak min eman arren sendatzen duela dio Schroeder-ek bere «thriller politikoan»

p044_f02_97x92.jpg

R.C. | DONOSTIA

Augusto Pinocheten diktaduraren itzalpean Berrios izeneko kimikaria gorputzean zantzurik uzten ez duen gas batekin aritu zen lanean. Urteak pasatuta Uruguaiko militarrek babestu egin zuten Berrios Argentinan epaitu ez zezaten, hain justu «Matar a todos» filmean Julia Gudarik (Roxana Blanco aktorea) ekidin nahi duen zerbait.

Esteban Schroeder-en lanak aipatutako gaia du hizpide. Atzokoa gainera, erabateko estreinaldia izan zen, orain arte bitan bakarrik eskaini baitute lana, biak pase pribatuak. Uruguaien Nazio Intereseko pelikulatzat jo dute, dena den, eta «Iberoamérica: esta es nuestra manera de ser» erakusketa irekiko dute datorren azaroaren 14an.

Zuzendariak filma «Kondor Operazio zinematografikotzat» jo zuen eta beste esaldirik ere aipatu zuen pelikularen sakoneko mezua argitzeko asmoz: «Egiak min ematen du, baina sendatzen du». «Ideia nagusia da adiskidetzea posible dela, baina ibilbidea zaila izango dela. Nik iragana berrikusten dut aurrera begiratu ahal izateko, hain zuzen, Julia Gudarik egiten duena. Emakume hori sendatzen dela erakusten dut; bere iragana berriro ulertu eta etorkizunera begiratu ahal izango du horrela», argitu zuen. Inon sailkatzekotan «thriller politikoa»n kokatuko luke, bere filma Schroeder-ek.

«Matar a todos» lanarekin zuzendari uruguaitarrak Fundacion Altadis zuzendari berrien saria ere jaso dezake.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo