GARA > Idatzia > Kultura

ZINEMALDIA

Euskal Zinearen Eguna: mundu zabalari irekita dagoen erakusleihoa

Euskal zineak bizi duen egoerari astindu bat emateko eta azken urteetan egin diren ekoizpenen oihartzuna are gehiago zabaltzeko baliatu zuten Euskal Zinearen Eguna. Dozenaka aktore, ekoizle eta zuzendarik bat egin zuten bati baino gehiagori hainbeste buruhauste eragiten dizkion egoera horri buelta emateko. Film labur eta luzeak eskaini ziren, Ramon Bareak zuzendutako dokumentala aurkeztu zen eta, egun berezi horren argia sari banaketak itzali zuen.

p042_f01_250x148.jpg

Ariane KAMIO | DONOSTIA

Euskal zineak bildu zituen atzo Donostiako Zinemaldiko begirada eta txaloak. Azken urteetan bertan egindako film luze eta laburrek hartu zituzten Alde Zaharreko zinemako aretoak. Goizean goizetik hasi ziren euskal ekoizpenen ohiartzunak zabaltzen. Lehenengo saioetan, «Gente de mar» eta «Akelarre» filmeak eskaini zituzten eta, ondoren, haurrei zuzendutako lanak izan ziren ikusgai: «Cristobal Molon» eta «Betizu Xangaduko Misterioa», hain zuzen.

Jende andana bildu zen San Telmo museo aurreko zine aretoetan euskal zinemagintzak azken urteetan egin dituen ekoizpenak ikustera eta, bat baino gehiago, baita berrikustera ere.

Nolanahi ere, zalantzagarria izan liteke euskal zinemagintzak gaur egun bizi duen egoeraren analisia egitea. Iritziak askotarikoak izan ziren, eta aktore zein zuzendarien ikuspuntuek talka egin zuten zazpigarren arte horren osasunaren diagnostikoa zein den azaltzerako orduan. Telmo Esnal zine zuzendariaren arabera egoera «ez da hain txarra». Euskarazko ekoizpenak alde batera utzita, «azken aldian bospasei lan egin dira, `Cosmos' edo `Casual Day' esaterako. Alde horretatik kexa gutxi izan beharko genituzke». Euskarazko zineari begira, ordea, «zirkuitu alternatiboren bat izateak» onurak ekarriko lituzkeela adierazi zuen.

Aurtengoan lehenengo aldia da Euskal Zinearen Eguna Zinemaldiaren egitarauaren barruan ospatzen dena. Ane Muñoz, «Loturak» film laburreko zuzendariaren arabera, «euskal zineak Zinemaldian bertan barneratuta egon beharko luke. Euskal ekoizpenek gainontzekoek bezala parte hartu beharko lukete. Oraingoz, egun hau beharrezkoa da hemen egiten diren lanak ezagutarazteko. Baina Nazioarteko Zinemaldia dagoen bezala, euskal zinemaldiak ere existitu beharko luke».

Baina zinea ez da film luzeetara bakarrik mugatzen, laburrak ere mundu horren zati dira, eta Muñozen ustez, «azken urteetan egindako laburrak ikusteko aukera asko zabaldu da. Zinemetan ikustea zaila den arren, Interneti eta beste aurrerapen teknologikoei esker bakoitzak bere ordenagailuan eta edonon ikus ditzake ekoitzi diren film labur gehienak». Horrez gain, Euskal Herrian egiten den Film Laburren Zirkuitua oso baliagarria dela nabarmendu zuen. Gauean egin zen galan, zuzendari hondarribiar horrek Berria Saria eskuratu zuen.

Euskal aktoreen erakusleihoa

Eguerdiko 13.00etan finkatu zuten hitzordua EABko (Euskal Aktoreen Batasuna) kideek Kursaal ondoko jatetxe ezagun batean. Euskal zinema munduko jende andanak egin zuen topo bertan. Aspaldian ikusi gabeko lankideek agurtzeko aukera izan zuten ekitaldiari hasiera eman aurretik. Jende ezagun asko, eta oroimenetik ia guztiz ezabatutako aktoreak agertu ziren inguru haietatik. Ekitaldia Ramon Bareak zuzendutako «Nos sentamos a hablar» dokumentalaren aurkezpenak ireki zuen. Zinearen munduko pertsona garrantzitsuen adierazpenak jasotzen dira bertan, eta gaur egun euskal ekoizpengintzak bizi duen egoeraren azterketa egiten da. Gehienen hitzek bat egiten dute Euskal Herrian aktore gisa aurrera egitea zaila dela esaterako orduan, eta kanpora irtetako beharraz mintzo dira lan horretan. Ramon Bareak azaldu zuenez, bost hilabeteko lana biltdu du dokumentalak, eta 70 elkarrizketa gordetzen ditu bere baitan. «Euskal Herrian zinea egiten hasi zen lehenengo belaunaldiko jendea ondorengoekin elkartzen saiatu naiz», esan zuen. Dokumentalak «behartutako amaiera» bat duela iritzi zion Bareak. Patxo Telleriak egindakoa da, eta bere hitzak benetan esanguratsuak dira: «Hogei urte barru nire semeak aktore izan nahi duela esango balit gustura erantzungo nioke: `Ederto seme, bejondeiala. Arrastoan sartu haiz behingoz».

Izan ere hori izan zen hainbeste aktoreen artean entzun zen elkarrizketa gairik nagusiena. Euskal zinearen egoera eta, batez ere, euskal aktoreen egoera. Joxe Mari Berasategik aktoreen egoera «oso beltz» ikusten duela ohartarazi zuen. Urteetan zehar ETBko telesailik famatuenean lan egin zuen antzezleak «azkenaldian oso denboraldi txarra» igarotzen ari dela adierazi zuen.

Bere ustez, «lanbide hau lanbide gaiztoa da. Ni, adibidez, aurreko urteetan lan asko egindako pertsona naiz, baina azken bolada oso txarra suertatzen ari da. Ezer gabe nago, eta hori oso gogorra da», esan zuen. Beste hainbat aktoreen usteekin bat eginez, inbertsio gehiago egotea eta laguntza gehiago izatea beharrezkoak dira euskal zinemak aurrera egin dezan. Izan ere, sektore horretan «langabezia» handia dago.

Arratsaldean, 16.00etatik aurrera, Euskal Zinearen Egunak film luze eta laburrak eskaintzen jarraitu zuen. Kimuak-en hamargarren urteurrena zela-eta, ekoitzitako hamabi film laburrik onenak eskaini zituzten, eta baita euskal zinearen film laburrik esanguratsuenak ere. Horiez gain, «Eutsi!», «La influencia», «Caotica Ana», «Dos rivales casi iguales» eta «La Sombra de Nadie» filmak eskaini zituzten.

Gauean, gala berezia egin zuten Donostiako Maria Cristina hotelean, eta Alberto Iglesias musikaria, eta Txarli Llorente eta Ane Muñoz zuzendariak saritu zituzten. Amalur, Ibaia eta Berria sariak jaso zituzten, hurrenez hurren.

ILARA LUZEAK

Jende asko bildu zen atzo, Euskal Zinearen Eguneko egitarauarekin bat eginez, eskaini zituzten film luze eta laburrak ikustera. Pelikula hasteko ia ordubete falta zela jende ilara luzeak ikusi ahal izan ziren.

DOKUMENTALA

Ramon Bareak zuzendutako dokumentalean testigantza ugari biltzen dira. Gehienek euskal zineak bere ibilbidea egiteko igaro zituen eta oraindik igarotzen dituen zailtasunak nabarmendu dituzte.

El Día del Cine Vasco constató que la estela de Idoia Sagarzazu aún sigue viva

El encuentro organizado por EAB hizo un paro en el camino, echó la vista atrás y recuperó desde el recuerdo los últimos días vividos por Idoia Sagarzazu, fallecida hace unos meses a consecuencia de una grave enfermedad.

Lurdes Bañuelos realizó una especie de videoclip que recopilaba los emocionantes momentos que la conocida actriz vivió en la capilla del hospital pocos días antes de fallecer, lugar donde decidió contraer matrimonio con su novio.

El vídeo, que conmocionó a los allí reunidos, da fe de la vitalidad que Sagarzazu transmitió a su gente más cercana incluso en los momentos más difíciles de su vida. Durante el vídeo se observa la presencia de diferentes personajes del mundo del cine vasco que celebraron por todo lo alto la celebración de la pareja. Asimismo, cabe destacar la lección de positividad que transmitió la actriz durante la ceremonia. Cuenta de ello es la incansable sonrisa que lució a lo largo ese día. El vídeo también plasma sus ganas de exprimir la vida minuto a minuto, sobre todo porque aparece con un cigarrillo en la boca en varias escenas e incluso se atrevió a quitarse la sonda de oxigeno introducido en sus fosas nasales para abrir el baile tras el casamiento y abrazar a todos los que la acompañaron a pesar de que estuviese sentada en una silla de ruedas.

Los organizadores del encuentro informaron de que Lurdes Bañuelos se encuentra realizando el montaje del material filmado y que con ello efectuará un documental en homenaje a la actriz. Destacaron también que «a pesar de que no esté con nosotros físicamente, seguro que nos estará viendo escondida desde algún lugar».

Ariane KAMIO

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo