GARA > Idatzia > Eibar

Mandiolak Codina eta Txiki jokatzeko prest izango ditu igandean

GARA | EIBAR

Berri onak jaso zituzten atzo Ipuruan. Javier Mandiolak aulkian egoteko aukera izango du igandean, Konpetizio Batzordeak Malagaren aurkako partidan lehen txartela erretiratzea erabaki baitzuen. Bestetik, Codina eta Txiki jokalariak sendotu egin dira eta prest dira Sevilla B taldearen kontra lehiatzeko.

Alfonso Suarez epaileak bi txartel hori atera zizkion Mandiolari igandean eta Eibarko entrenatzaileak zelaia utzi behar izan zuen, haserre, ez baitzituen ulertu. Atzo, pozik zegoen, ordea. Izan ere, bi txartel horiek «barregarriagak» zirela baieztatu zuen Manixek, eta horregatik «justizia» egon zela esan zuen. «Partida batean gorabehera asko daude, baina hurbilago ikusi beharko ditugu neurketak«, aitortu zuen.

Beste alde batetik, Codina eta Txiki jokalariak gainontzekoekin batera aritu ziren atzoko goizeko entrenamenduan. Bi horiek, titularrak dira Manixen agindupean, baina min hartuta ibili ziren azken astean, orkatilan eta pubisean, hurrenez hurren. Beraz, Malagaren aurkako norgehiagoka galdu zuten. Hobekuntza nabarmena izan dute biek eta prest dira igandean lehiatzeko Sevilla B taldearen kontra.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo