UCI Pro Tourra
Paris-Toursik arraroena Petacchirentzat izan da
Gilbert, Pozzato eta Kroon azken kilometroetan buruan iritsi ziren, baina erabaki faltagatik azken esprinta baino lehen harrapatu zituen tropelak. Bestetik, Freirek McEwenekin talka egin zuen atzetik aurrera zihoala
GARA | TOURS
Alessandro Petacchiren egun onenek joanda dirudite. Hala ere, txirrindulari italiarrak badu nahikoa abiadura esprintean garaile beste behin ateratzeko. Hala, aspaldion bizi izan den amaierarik arraroena izan zuen Paris-Tours klasikaren 101. ekitaldia eraman zuen La Speziakoak. 2003an, faborito zelarik, bigarren egin eta gero, arantza ateratzea lortu zuen, nahiz eta Petacchi berak ere nekez espero zezakeen halakorik.
Izan ere, pare bat kilometro aurrerago inork ez zukeen sinetsiko tropela esprintean sartuko zenik Gramont etorbide amaigabean. Française des Jeux taldeko Phillippe Gilbert waloniarra, Liquigasseko Filipo Pozzato italiarra eta Karsten Kroon, CSC taldeko herbeheretarra, sei kilometroren faltan, Pont Volant igo aurretik hanka egin zuten. Gilbert izan zen erasoaren sustatzaile, Pozzatok bikain eutsi zion eta Kroonek gurpilean eutsi zien, baina federik gabe.
Atzetik, berriz, Cancellara -CSC-, Flecha -Rabobank- eta Jose Ivan Gutierrez, -Caisse D'Epargne- abiatu ziren, hirukotea harrapatu gabe, ordea. Bazirudien azken orduko ihesaldi hark izango zuela saririk.
Ausardia falta
Aurreko hirukoteak azken esprinta prestatzeari ekin zion. Liquigaseko Pozzatok behar zuen indartsuena teorian eta, Kroonen ahuleziari begiratuta, Gilbertek zirudien italiarraren etsai gogorrena.
Hala ere, elkarri begira joan zitzaizkien aukera guztiak. Erabaki eta ausardia falta larria erakutsi zuten eta tropela, Milram taldeak ongi gidatuta, gainera etorri zitzaien azken kilometroan. Azken urteetako ohituraren aurka, esprint handi batek erabakiko zuen Paris-Tours.
Ordura arte gertaturikoa ez bazen oso normala izan, bukaerakoak ere izan zuen zer kontaturik. Petacchik aurrea hartu zuen Zabelen lan onaz baliatuta. Atzetik, ordea, Oscar Freire zetorren, hegazkinaren pareko. Beste askotan bezala, kantabriarrak distantzia bapo neurtu eta irabaziko zuela zirudien.
Alabaina, McEwenekin talka egitea egokitu zitzaion. Esprinter australiarra hesien ondotik zihoan, baina ikusleren batek oreka galdu arazi zion eta Freire zetorren aldera aldatu zuen bere norabidea. Inor ere ez zen erori, baina garaipena oparitan eman zioten Petacchiri.
La plantilla rojilla se ejercitó por segunda jornada consecutiva a las órdenes de Nacho Ambriz y lo hizo con Josetxo a pleno rendimientoero sin Webo rendimiento, pero sin Webó, al q Josetxo a pleno rendimieq Josetxo a pleno rendimierendimiento,o a pleno rendimiento.
La plantilla rojilla se ejercitó por segunda jornada consecutiva a las órdenes de Nacho Ambriz y lo hizo con Josetxo a plenz y lo hizo con Josetxo a pleno ro rendimiento, pero sin Webendim rendimie iento, pero sin Webó, al q Josetxo a pleno rendimiento, pero sin Webó, al qunto.
La temporada para Alessandro Petacchi no está siendo nada sencilla, tanto en lo estrictamente deportivo como en lo tocante a las insinuaciones que lo relacionan con el dopaje. Por eso, cuando atravesó en primera posición la línea de llegada de Tours, el velocista de La Spezia se hallaba exultante de alegría.
«Esta es la jornada más feliz de toda la temporada. Es mi mejor día. Anoche ¯el sábado¯ hablé por teléfono con mi esposa y me dijo que hoy ¯por ayer¯ debía demostrar que esta clásica es una prueba para los esprinters y demostrarles que podía ganar. No ha sido fácil, pero al final lo he conseguido», confesó.
GARA
Paris-Tourseko 101 ekitaldietan esprintean izan diren amaierak dira nagusi. Alabaina, azken urteetan Gramont etorbidera tropelaren aurretik ihesaldiren bat iritsi izan da. Atzo ere ez zuen asko behar izan hala suertatzeko.
2003an faborito zen arren, Erik Zabelen atzetik bigarren amaitu zuen Alessandro Petacchik Paris -Tours klasikoa. Atzokoan, aldiz, duela lau urteko arantza ateratzea lortu zuen, Erik Zabel bera esprint bideratzaile zuela.
Lampre Fondital taldeko Damiano Cunegok irabazi zuen atzo Beghelliko Sari Nagusia. 18 gizonez osaturiko talde bateko bizkorrena izan zen 2004ko Giroaren irabazlea. Bere atzetik, Gerolsteinerreko Fabian Wegmann eta Selle Italiako Alessandro Bertollini sailkatu ziren.
Astana taldeko Aaron Kemps australiarrak irabazi zuen bere herrialdean antolatzen duten Jayco Herald Sun Classic delakoaren aitzin etapa berezia. Bertan ordubeteko ibilbidea bete behar zuten txirrin- dulariek eta gero 1,7 kilometroko zirkuito bati hiru itzuli eman behar zizkieten.