GARA > Idatzia > Non Zer

Donostiako Tabako Fabrikan Schnabelen erakusketa ikusteko azken egunak

«Summer»-ek, Julian Schnabelen erakusketak, datorren igandean itxiko ditu ateak. Artista estatubatuarrak sekula egin duen erakusketarik handiena da Donostiakoa, eta 80ko hamarkadatik gaur arte egindako 70 pintura eta eskultura biltzen ditu, guztiak tamaina handikoak. Bisitak egunero izaten dira, 12.00etan eta 18.00etan euskaraz, eta 13.00etan eta 19.00etan gaztelaniaz. Bereziki haurrei zuzendutako bisita didaktikoak ere eskaintzen dira erakusketan, larunbata eta igandeetan goizeko 11.30ean. Informazioa: 677 68 14 57 telefonoan. Sarrera eta bisita gidatuak doakoak dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo