Bidasoako VII. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoak gaur irekiko ditu ateak
Bidasoako Nazioarteko Arkeologi Zinemaldiaren 7. edizioak beste ziklo bat sartu du zinemaldiaren bilakaerarako. Zinemaldiak, lehenengo hiru urteetan, erakustaldi-izaera zeukan, eta esperientzia eta aitortza jaso ahala, bere programa zabaldu egin zen, eta beste ziklo bat planteatzeko aukera sortu zen 2004an. Urte horretan lehiaketa-izaerako zinemaldi bihurtu zen. Azken hiru edizioak nortasun hori oinarri hartuta egin dituzte eta Estatu espainolean dagoen bakarra izaten jarraitzen du. Pelikulak jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpitituluekin proiektatuko dira.