GARA > Idatzia > Tau

Saskibaloia ACB Liga

Manresak errespetua merezi duela erakutsi du Zurbanon irabazita

Lo hasi ziren gasteiztarrak eta atsedenaldira berdinduta eutsi arren, Walshi esker ihes egin zuten katalanek. Azken laurdenean Planinicek buelta eman zion partidari, baina Manresak erreakzionatu eta Splitterek huts egin jaurtiketa libreak zirela-eta irabazi zuten

p046_f01_111x111.jpg

 
Tau Baskonia 82

Ricoh Manresa 83

Arnaitz GORRITI | GASTEIZ

Ricoh Manresak errespetu osoa irabazi zuen atzo Zurbaon. Planinicek gidatuta, Tau Baskoniak 13-0eko partzialaz 82-77 aurretik jartzea lortu zuen. Baina Walshi esker 82-83 aurreratu ziren. Hiru segundoren faltan Splitterrek jaurtiketa libreak jaurti eta huts egin zituen. Walshek, partidako izarrak, errebotea jaso eta Gasteizen garaipen bikaina eraman zuten.

Erdi lo kantxaratu ziren gasteiztarrak katalanen aurka. Akasvayu, Joventut eta, batez ere, Bartzelonaren aldean talde «txiroa» da Ricoh Manresa eta, ondorioz, tentsio gutxiagorekin ekin zioten partidari Spahijaren gizonek. Izan ere, defentsan oso bigun ekin zioten etxekoek eta atzetik hasi ziren markagailuan.

Jaume Ponsarnauk zuzenduriko taldeak lanak eman zizkion Baskoniari. Tentsio faltaz gain, aldaketak ere mugaturik zeuzkaten gasteiztarrek, Singleton eta Johnsonez gain, Jasaitis ere falta izan baitzen, infekzio batek jota kanpoan geratuta.

Asselin, Walsh eta Rafa Martinezek dezenteko buruko minak sortu zizkien arabarrei. Hala ere, Splitter eta Rakocevicen bitartez -21 puntu saskiratu zituen serbiarrak atsedenaldian-, markagailuari berdinduta eutsi zion Baskoniak, 49-49 iritsi baiziren atsedenaldira.

Walshen iraultza

Araba Arena pabiloia lasai zegoen atsedenalditik bueltan, eguerdiko eguzki epelak poztuta, etxekoen erreakzioa iritsiko zelakoan.

Alabaina, Ricoh Manresako Matt Walsh eta Tauko jokalari ohi Jordi Grimauk 2-17ko partziala ezarri zuten eta gasteiztarren alarma guztiak piztu. Horrezaz gain, faltekin arazoak izaten hasi zen Baskonia.

Jokalari txikiekin erantzutea otu zitzaion orduan Spahijari: Prigioni eta Planinic elkarrekin jarri eta McDonald pibot bakartzat utzi zuen. Defentsan, ordea, Alzamora eta Rubioren indarraren aurrean dezente sufritzen zuten. Azken laurdenera markagailua 64-73 zela iritsi ziren.

Piztu ziren halakoren batean Zurbaoko harmailak. Planinic «aztia» aspaldiko partez jokoan sartu zen eta bere bizitasunak garaipena posible zela erakutsi zuen. Hiruko bati esker hiru minuturen faltan aurretik jarri zuen Tau Baskonia: 82-77.

Walsh jokora itzuli zen eta sei puntu segidan sartu zituen, tartean bi jaurtiketa libre 19 segundora eta markagailua 82-83 jarri zuen. Vidalek hiru hiruko huts egin zituen eta Splitterrek bi jaurtiketa libre. Porrot mingarria.

Ricky Rubio y McDonald guían a Joventut y Akasvayu

Con las cuatro primeras jornadas disputadas en lo que lleva la edición 2007/08 de la Liga ACB, parece que no hay manera de que DKV Joventut y Akasvayu Girona pierdan un partido. Con la guía de Ricky Rubio -que ayer cumplía 17 años-; y un triple agónico de Arriel McDonald, badaloneses y gerundenses siguen copando la primera plaza liguera.

La ventaja sigue siendo para los verdinegros, que gracias a sus continuas palizas van sembrando el terror allá por donde van.

Aún y con la ausencia de Rudy Fernández, la «Penya» se deshizo de ViveMenorca por 68-93. Los de Ricard Casas siguen si ganar un partido.

Mientras, Akasvayu Girona también se mantiene invicto gracias a un triple convertido por McDonald y derrotar a domicilio a Cajasol por 79-80, remontando un mal inicio.

La jornada fue de lo más productiva para los equipo catalanes, ya que el Axa Fc Barcelona logró derrotar ajustadamente a 69-65 a Gran Canaria Grupo Dunas pese al partidazo de Kornel David. Mientras, Ricoh Manresa dio la sorpresa del fin de semana al derrotar a Tau Baskonialogrando, además, el MVP con 32 de valoración para Matt Walsh. Sus 25 puntos y ocho rebotes hicieron mucho daño en las huestes gasteiztarras.

Curiosamente, los recién ascendidos lograron ganar sus partidos ante los equipos vascos. Así, el Grupo Begar León remontó 14 puntos de desventaja para, en una ajustada prórroga, estrenarse en la liga a costa de Iurbentia Bilbao Basket que tuvo ciertos motivos para quejarse del arbitraje.

G.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo