Uribe Kostako gazteek kapitalismoaren ondorioak salatzeko martxa egin dute
Uribe Kostako gazte mugimenduak ez du asteburua alferrik pasatzen utzi. Erandiotik Berangora ibilbidea oinez egin, eta kapitalismoaren ondorio sozialak, ekonomikoak eta politikoak salatu egin dituzte.
GARA
Erandiotik abiatuta, 70 gaztek parte hartu zuten joan den larunbatean, Uribe Kostako gazte mugimenduak antolatutako martxan.
Ibilbideak Leioan, Itzubaltzeta/Erromon, Algortan eta Berangon izan zituen geldialdiak. Herri bakoitzean, gazteek kapita- lismoak Euskal Herrian kaltetutako esparru bat salatu zuten. Leioan, «Proiektu txikitzaileak» izan zituzten aztergai hala nola Lemoizko zentral nuklearraren proiektua eta Abiadura Handiko Trenarena. Etxebizitzaren arazoa, berriz, Itzubaltzeta/Erromon jorratu zuten, eta Uribe Kostako herri bakoitzeko biztanle batek bere herriko egoera azaldu zuen.
Bazkaltzeko denbora Algortan eman zuten, eta azken egunotan eskualdean atxilotutakoak omentzeko ere aprobetxatu zuten. Martxak Berangon izan zuen helmuga. Hezkuntza izan zuten hizpide bertan, eta egungo hezkuntza sistemak sortzen duen «infantilizazioa, pasibotasuna eta akritikotasuna» salatu zuten.
Berangoko frontoian eginiko ekitaldia eta kontzertuekin amaitu zen, aurtengoz, Uribe Kostako gazteen martxa.
Ez dira eraso isolatuak
«Herri gisa eta pertsona bezala ditugun eskubideak ukatzen zaizkigu egunero», salatu zuten Uribe Kostako gazteek.
Haien iritziz, esparru desberdinetan gertatzen diren «eskubide urraketak, ez ditugu eraso isolatu bezala ulertu behar, sistema kapitalistaren interesei erantzuten dioten eraso bakar bezala baizik».
Una manifestación recorrió ayer la localidad vizcaina de Ea exigiendo la libertad de Txomin Gezuraga, uno de los seis jóvenes detenidos en Getxo y Berango. En Bergara, cien personas se concentraron en favor de Antxon Sasian, y en Hondarribia, 40 en apoyo a los presos.