GARA > Idatzia > Pilota

Lau eta Erdia

Defentsarekin nahikoa izan zuen Oinatz Bengoetxeak

Leitzakoak aise irabazi zion Mikel Goñiri eta Abel Barriolaren aurka jokatuko du final-laurdenetan. Oronozkoak izterreko miñez amaitu zuen norgehiagoka.

p052_f01_148x140.jpg

Mikel Goñi 10  Bengoetxea 22

Aritz SORZABAL | EIBAR

Oinatz Bengoetxeak final-laurdenetarako txartela lortu zuen atzo, Mikel Goñi aise menderatuta. Oronozkoak, izterrean min hartu baino lehen eta geroago, pilota gehiegi galdu zituen ezer onerako. Orotara, hamairu pilota txarrera bota zituen; Leitzakoak, berriz, hiru pilota galdu zituen bakarrik. Datu horiei helduta, Bengoetxeak defentsarekin nahikoa izan zuen partida irabazteko. Gainera, piloteoari eustea armarik onena du, hain zuzen ere.

Lehenengo tantoak kenduta, urdinak ez zuen arazorik izan norgehiagoka irabazteko. 2-2koaren ondoren, Mikel Goñiren hutsak baliatu, eta markagailuan ihes egitea lortu zuen.

Aurretik eroso zihoala, konfiantzaz beteta, Bengoetxeak ere erasora jo zuen zenbait alditan. Hankak ez ezik, jokoa ere baduela frogatu zuen hala. 4-9koan, adibidez, jokaldia txokoan bukatu zuen, Goñi zabalera zihoanean. 4-10koa oraindik ederragoa izan zen: Bengoetxeak bi pareta egin zituen, Goñi iritsi bai, baina Leitzakoak txokoan amaitu zuen.

4-11koa ere bi pareta bikain bat egin eta gero iritsi zen, eta tanto horren ondoren Oronozkoak lehen aldiz sartu zen aldageletara. Pixka bat errenka itzuli zen kantxara, baina ez zirudien ezer garrantzitsurik zuenik. Ondorengo tantoetan, ordea, kostata iritsi zen zenbait dejadetara, eta izterreratu zuen eskua behin baino gehiagotan. Atsedenaldiak eskatu zituen arazo hori konpontzeko, baina bere jokoa berdin jarraitu zuen: huts gehiegi egin eta, noizbehinka, tanto ederren bat oparitu.

7-18 eta 8-18 jarri zituenean, zartada bat eta bi pareta ikusgarri bati esker, zaleen animoak jaso zituen. Baina Goñik partida galduta zuen aspaldi, Bengoetxeari irabazteko aukerarik ez baitzuen izan arratsalde osoan.

Norgehiagoka bukatuta, irabazlea oso pozik agertu zen. «Hasieratik oso serio aritu naiz», esan zuen. Hurrengo kanporaketan Abel Barriola izango du aurkari, udan bikotekide eta bizitzan lagun duena. «Partida berezia» izango dela aitortu eta Lau eta Erdian «ikaragarri» jokatzen duen pilotari baten kontra jokatuko duela adierazi zuen.

Eibar

Markina

Zizurkil

Burlata

Altza

Galarreta

Tolosa (16.30)

Errotxapea (18.00)

mikel goñi

10

bengoetxea VI

22

Xala y Del Rey cierran los octavos de final en el Beotibar de Tolosa

El frontón Beotibar de Tolosa será testigo hoy del último partido de los octavos de final del Campeonato del Cuatro y Medio (16.30). Xala parte como favorito ante un Alberto Del Rey que saltará a la cancha dispuesto a dar continuidad al buen juego desplegado en la anterior eliminatoria ante un fallón Chafee, al que derrotó por 22-15.

Xala, por su parte, se deshizo de un buen Ekaitz Saralegi por 22-14 en un encuentro en el que el de Lekuine gozó tanto con la izquierda como con la derecha. Si continúa demostrando esa fortaleza, el lapurtarra podría llegar muy lejos.

El ganador del choque de hoy jugará contra Titín III en los cuartos de final del campeonato. A.S.

aldageletara

Partidan zehar, Mikel Goñik aldagelak pare bat aldiz bisitatu zituen. 4-11koan, izterrean miña hartu eta gero, piskat errenka itzuli zen kantxara.

akats gutxi

Bengoetxeak hiru pilota galdu zituen norgehiagoka osoan. Ziurtasun hori nahikoa izan zitzaion markagailuan abantaila hartzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo