Anjel Unzuren gitarra hileroko musika kontzertu emanaldian
Interpretatzailea, konpositorea, moldatzailea eta ekoizlea da. Iruñean jaio, eta Hernani eta Donostiara etorri zen gero; han hasi zuen bere musikagile karrera. Gitarra klasikoa ikasi zuen Juan Pradillorekin eta gitarra irakasle titulua lortu zuen. Jazza eta gitarrari aplikatutako harmonia modernoa ikasi zituen Madrilgo Musika Ateneoan Félix Santosekin. Gitarra eskolak eman ditu hamar urtez Euskal Herriko hainbat musika eskolatan. Gaur arte 70 diskotan parte hartu izan du, hainbat eta hainbat artistarekin.