Gernikako idi probak azkeneko txanpan sartuko dira
J.L. | DONOSTIA
Gaurtik aurrera jokatuko dira Gernikako probalekuan probetako azkeneko ekinaldiak. Gaur hasi, eta hilaren 5ean amaituko dira, eta egunero, kerarik egin gabe jokatuko dira. Orain arte, bi egunetan izan dira saioak, eta Erreistaren uztarria dago lehen postuan. Hori apurtzea izango da hurrengo helburu nagusia.
Gaur, 18.00etan hasita, Lasaren, Akuletiren, Zerainen eta Telleriaren idiak arituko dira lehian. Bihar, 21.00etan hasita, Illarretaren, Frantxillaren eta Izetaren uztarriak arituko dira. Etzi, ordu berean abiatuko da ekinaldia, eta Leatearen, Biaiaken eta Artolaren uztarriak izango dira. Igandean, 18.00etan hasiko dira saioak, eta Laskiren, Garroren eta Txertudiren idiak elkarren aurka neurtuko dira. Azkeneko eguna astelehena izango da, 21.00etan, eta Basoarteren, Izetaren eta Andrakasen uztarriak arituko dira markak ondu nahian.