Geratzen diren finalak non jokatuko diren ezagutzera eman dute
J.L. | DONOSTIA
Jadanik final gutxi falta dira aurtengo lehiaketa ofizialak bukatzeko, eta geratzen diren apur horiek noiz eta non jokatuko diren jadanik jakinarazi dute.
Estreinakoa, etzi bertan jokatuko da, Bilbon, La Casilla kiroldegian, Bizkaiko Irekiko aizkolarien finalarekin batera. Bertan lokotx-biltzeko mutilen eta nesken finalak izango dira, 16.30ean hasita.
Azaroaren 16an, berriz, Donezteben jokatuko da aizkolarien gazte mailako finala. Aurten gainera, badirudi inoiz baino gehiago izango direla, eta aurrera begira hori oso berri ona da. Gizon-probako Euskal Herriko finala Nabarnizen jokatuko da azaroaren 25ean. Araban ere geratzen dira oraindik jokatzeko.