Saskibaloia ACB Liga
Azken laurdenari esker Kanaria Handiaren gainetik igaro da Tau
Puntuak pilatzeko arazoak izan eta jaurtiketa libreetako gurutze bidea nozitu arren, Neven Spahijaren taldea bapo gailendu zitzaion Salva Maldonadoren taldeari. McDonaldek barruan daraman piztia esnarazi zuen behingoz eta Planinicek bikain eraman zuen taldea
Arnaitz GORRITI | GASTEIZ
Gaizki hasi zen atzoko partida Tau Baskoniarentzat: Linton Johnsonek berriro min hartu zuen berotzen ari zela; azken egunetakoa baino maila eskasagoa eman zuen aurreneko hiru laurdenetan; jaurtiketa libreetan ez zuen asmatzen; Jasaitisek oraindik ez du bere sasoia berreskuratu... baina azken laurdenean Tau Baskonia onena eman eta Kanaria Handiari bapo gailendu zitzaion.
Kanariar Irletako Kirol Zentroa, «Harkaitza» izenez ezagutzen den pabilioia, jendez mukuru zegoen atzo eguerdian. Bero zegoen Las Palmasen, eta giroa are beroago. Kanaria Handiak oso partida gutxi galtzen ditu etxean eta ulergarria da hori, presio latza egiten baitute jarraitzaileek. Salva Maldonadok zuzentzen duen taldeari irabazteko erritmo altua behar da eta portzentaje altua jaurtiketetan.
Ez zen halakorik izan atzokoan. Aurreneko laurdenean Tau-k saskiratze ugari egin arren, ez zuen defentsa batere zorrotza egin. Aldiz, bigarren laurdenean defentsa asko gogortu arren, ez zuen saskirako bidea nekez baino aurkitzen. Izan ere, Prigionik ez zuen beste egun batzuetako inspiraziorik, Mario Fernandezen defentsa zela-eta. Hutsegiteak asko eta handiak izan ziren, baita jaurtiketa errazetan ere. Hala, 8-10eko partzial eskas baten ondoren, atsedenaldira 29-30 aurretik iritsi ziren.
Jaurtiketa libreen gurutz bidea
Aurreko partidetan egindako antzera, talde baskonista ihes egiten saiatu zen hirugarren laurdenean. 32-39 aurreratu zen Spahijaren bostekoa Mirza Teletovicen hiru baten ondotik. Alabaina, Mario Fernandezen -ACB Ligako defendatzailerik onena agian- eskutik Kanaria Handiak markagailuan berriro hurbiltzea lortu zuen.
Ordea, kanariarren defentsak falta ugari egiten zituen, baina gasteiztarrek ez zuten behar bezala aprobetxatzen. Erasoak oso deserosoak ziren arabarrentzat eta jaurtiketa libreak, aldiz, egundoko gurutze bidea.
Azken laurdenean erabakiko zen dena, 40-42 amaitu baitzen hirugarrena. Kanariarrek erasora jo zuten Fernandezen ordez Norris aterata Fernandezen ordez, baina gasteiztarren defentsak bikain erantzun zuen. Gainera, McDonaldek barnean daraman piztia esnatu zuen; Mickealek hamaika errebote hartu zituen eta Teletovicek hirukoak sartu; Vidalek defentsan hortzak estutu zituen eta Planinicek «aztia» zergatik esaten dioten erakutsi zuen. Kanaria Handiaren gainetik jarri ziren arabarrak azken minutuetan.
Después de lograr un nuevo éxito ante un rival tan incómodo como Gran Canaria Grupo Dunas, Neven Spahija estaba lógicamente satisfecho. Con su habitual diplomacia y claridad de expresión -a pesar de las traducciones que viene padeciendo- el técnico de Sibenik destacó la «profundidad» del banquillo baskonista como uno de sus puntos fuertes.
«No hay ningún partido fácil en la ACB y sabíamos que iba a ser complicado ganar. Mejoramos bastante en la segunda parte, en defensa y en ataque».
«La profundidad de nuestro banquillo, en el que ahora mismo contamos con nueve jugadores de nivel, es uno de nuestros puntos fuertes. Por esa misma razón, no es nada fácil jugar contra nosotros durante los 40 minutos. Al final, en el último cuarto he encontrado el mejor quinteto; es decir, los cinco jugadores más apropiados y así pudimos ganar», dijo.
No obstante, Spahija no quiso dejar de alabar el gran trabajo de Pete Mickeal y Will McDonald, dos de los mejores jugadores ayer en la cancha canaria, ya que entre el poder ofensivo de uno y la labor reboteadora del otro, Tau Baskonia logró descolgar a los de Salva Maldonado en el último cuarto.
«Pete -Mickeal- ya viene jugando bien y dándonos mucha consistencia desde hace ya bastantes partidos».
«Por su parte, Will -McDonald- está llegando, paso a paso, a su verdadero nivel. Ya sabemos qué problemas ha tenido al principio de la temporada ¯el asunto de su matrimonio y la enfermedad de su madre¯ pero ahora ya está bien», declaró.
G.