GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

atentatu saiakera

La Ertzaintza desactiva dos artefactos en Getxo

Goizeko 6.15ean jaso zen abisua: «ETAk lehergailu bat jarri du Getxoko epaitegian». Ertzain ugari bertaratu eta bost kilo kloratita omen zituen lehergaia indargabetu zuten, eztanda egiteko ordua igaro ostean. Bost ordu geroago, beste lehergailu bat atzeman zuten handik oso gertu; hori ere inolako kalterik eragin gabe desaktibatu zuten. Lakuako Barne Sailak «Ertzaintzaren aurkako bonba tranpa» gisa hartu du.

p002_f01_011x011.jpg

GARA | GETXO

Getxoko epaitegi inguruetan jarrita zeuden bi lehergailu indargabetu zituen atzo Ertzaintzak, inolako kalterik, ez materialik ez pertsonalik, eragin gabe. Orotara, zortzi kilo kloratitaz osatuta zeuden, eta ETA erakundeak jarri zituen bertan, beti ere Lakuako Barne Sailak azaldutakoaren arabera.

Alta, lehergailuek eztanda egin ez izanaren arrazoiak atzo behintzat ez zituzten kaleratu; bai ordea, bigarren lehergailuaren ustezko xedea. Javier Balza buru duen Sailak «Ertzaintza jomuga zuen bonba tranpa» zela aipatu zuen, eta beraz, ETAren aurka gogor egin zuen.

Gertaerak honakoak dira: goizeko 6.15ean jaso zen abisua, Bizkaiko SOS-Deiak-ek duen larrialdietarako arreta zerbitzuan. Bertara ETA erakundearen izenean mintzatu zen pertsona batek eman zuen lehergailuaren berri. Hala, ordu erdiren buruan eztanda egingo zuela ere ohartarazi omen zuen.

Hala ere, Getxoko epaitegi inguruan soilik lehergailu bat zegoela adierazi zuen deitzaileak, hala berretsi zuten behintzat informazio agentziek, behin eta berriz. Jakinarazpena iritsi bezain azkar, Balzaren agindupeko polizia Getxoko epaitegira hurbildu, eta sokaz hesitu zuten ingurunea.

Inguru hori erabat itxi ostean, Ertzaintzak bizkar-zorro «susmagarri» bat antzeman zuen eraikinaren sarrera nagusiaren alboan. Hura aztertzeari ekin, eta poltsaren barrenean bost kilo kloratita zituen eltzea, kordel leherrarazlea eta tenporizadorea zeudela egiaztatu zuten. Ertzaintzaren artezilarien jardunak ordea, lehergaia indargabe- tzea lortu zuen; ordurako 9.00ak paseak ziren.

Getxoko epaitegia, Bihotz Sakratua izeneko plazan dago, udaletik eta Ertzaintzaren polizia-etxetik metro gutxira. Horrez gain, alderdi horrek etxebitza ugari ditu inguruan; Er- tzaintzak ordea, ez zuen apartamentuetako jendea irtenarazteko beharrik ikusi. Hala ere, 9.00ak aldera, poliziek txirrinak jota eman zieten gertatutakoaren berri, eta bizilagunei etxebizitzetako eskailera buruetan kokatzea gomendatu zitzaien. Azkenean ordea, deus ez zen gertatu.

Orduak aurrera egin ahala, normaltasuna eta lasaitasuna zabaldu ziren Getxon. Politika munduko hamaika aurpegi ezagun eta herri mailako autoritateak epaitegi inguruetara hurbildu ziren, zain zituzten ko- munikabide andanaren aurrean ohiko gaitzespen adierazpenak egiteko.

Bigarrena zaborrontzian

Ertzaintzak ikerketa lanak egiten jarraitu zuen; epaitegiko segurtasun kamerek grabatutako irudiak aztertu zituzten. Irudietan ordea, motxila jarri zuten bi ezezagunek -aurpegia estalita omen zeramatelarik- epaitegi sarrera ondoan dagoen edukiontzian zer edo zer ipintzen zutela ikus zitekeen. Ertzaintzak inguru horiek berriz ere hustu eta sokaz hesitu zuen.

Ertzaintzaren Lehergai Unitateak, robot baten laguntzaz, 15.00ak jota indargabetu zuen bigarren lehergaia. Honakoa, beti ere Lakuako Barne Sailearen arabera, hiru kilo kloratitaz eta metrailaz osatuta zegoen, eta tenporizadore bat zeukan. Dispositibo polizialak ordea, 17.00ak arte jarraitu zuen epaitegi inguruetan.

Aitzitik, Javier Balza buru duen Sailak, topatutako bigarren lehergailua «bertan zeuden ertzainen aurkako bonba-tranpa» zela zabaldu zuen lau haizeetara. Balzak esandakoaren arabera, lehergailu horrek poliziak beren jarduera protokolarioa gauzatzen zuten bitartean eztanda egiteko jarria izan zen. Hala, Lakuako sail honek zabaldutako komunikatuan alarma piztu eta lehergailuak «edozein udaltzaini, erizaini, edota suhiltzaileri» kalte egin ziezaiokeela adierazi zuen.

Nolanahi ere, aipatzekoa da lehergailuaren kokagunetik oso gertu goizean izandako joan- etorriak, metro gutxi batzuetara egin baitziren Joseba Azkarraga Lakuako Justizia sailburuaren agerraldia, bai eta Getxoko alkate Imanol Landaren prentsaurrekoa ere.

Poliziaren ikerketen arabera, 112 telefono zenbakira deitu zuen pertsonak Berangotik egin zuen deia. Getxotik hamar kilometrora dagoen herriko telefono kabina batetik dei egin zuela dio Ertzaintzak.

Bestalde, ETAk ipini duela jakinarazten duen dei horretaz gain, Ertzaintzaren arabera aurkitutako bi artefaktuak erakunde armatu honek erabili ohi dituen tresnen tankerakoak omen dira.

Zortzi orduz geldi

Ikerketen emaitzen arabera, bi pertsona izan ziren goizeko 6.00ak aldera lehergailuak ipini zituztenak, abisua eman baino ordu laurden lehenago, hain zuzen. Horrela izanik, bigarren lehergailua jarri eta handik zortzi ordura aurkitu eta indargabetu zuten.

Getxoko alkatea, EAJko Imanol Landa, berehala agertu zen epaitegi inguruan, komunikabideen aurrean erabateko gaitzespena agertzeko. Horrez gain, Getxoko biztanleak «ETArekin akituta» daudela esan eta «disolbatzeko eskaria» egin zien. Gainera, haren aburuz erakunde armatua euskal gizartearekin «erabateko bizi-alarguntzan» dago.

Leherkari horiek ETA erakundeak jarri izana baieztatuko balitz, honakoa iragan den urriaren 9an gauzatutako atentatua- ren hurrena izango litzateke. Egun hartan, PSEko zinegotzi baten zerbitzura zegoen Gabriel Giner bizkartzaina beso batean zauritu zuen ekintzak, haren autoan bonba itsatsi bat jarrita.

«bonba tranpa»

Lakuako Barne Sailak helarazitako komunikatuan, zaborrontzian atzemandako lehergailua «Ertzaintzaren aurka jarritako bonba tranpa» zela uste dutela aipatzen da. Ez da aipatu oraindik, ordea, noiz eta nola egin behar zuen eztanda.

R

Joseba AZKARRAGA

Consejero de Justicia de Lakua

arrazoirik eman gabe

Bi lehergailuek eztandarik egin ez izanaren arrazoiak ere ez dira zabaldu. Lehena, deiaren arabera, 6.45ean eztanda egitekoa zen eta 9.00ak pasata indargabetu zuten. Bigarrenari dagokionez ordea, ez da jakinarazi zein ordutan lehertzekoa zen.

Rubalcaba no niega que pudieron errar en el proceso

Precisamente ayer ``El País'' publicaba una entrevista con el ministro del Interior español en la que Alfredo Pérez Rubalcaba apuntaba la opción de nuevos atentados porque «es muy díficil justificar para ETA que rompe la tregua y no hace nada, porque ETA tiene un `público' al que no puede defraudar y eso significa atentar». Añadía al hilo de ello que «lo ha intentado ya siete u ocho veces. Por eso contamos con que cada vez que detienes a un etarra haya quien diga `os váis a enterar'. Pero otros muchos dirán: `Esto cada vez se pone peor'».

Junto a ello, Rubalcaba volvió a poner énfasis en la kale borroka, que en su opinión supone «una estrategia de ETA para mantener lo que llaman el conflicto, para decirle a la sociedad `aquí mandamos nosotros'. Yo doy la máxima importancia a las operaciones contra la kale borroka para acabar con cualquier sensación de impunidad e impedir que los juveniles de ETA lleguen a jugar en su primer equipo». El sábado fueron liberados cuatro jóvenes detenidos en Donostia en una redada justificada por Rubalcaba con este tipo de argumentos. En la entrevista no alude al desenlace del caso.

Al ministro se le pregunta si el Gobierno cometió algún error durante la tregua: «No existe ningún proceso de esta naturaleza en el que no se puedan hacer cosas de otra manera», responde Rubalcaba. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo