Gure «Sustrai Biziak» gogoratuz, Kiki eta Kokok Armonia itzul dadila lortuko dute
Mari, Anbotoko dama, kontari dabil umeen artean oso kezkaturik dagoela, Armonia garai batean nagusi baitzen lurralde hauetan, baina egun batean desagertu egin zen, eta ez da itzuli harrezkero. Aurkitzen laguntzeko eskauko die umeei, Armonia berriro gure artean bizi dadin. Arbola jakintsuak, basajaunak, zezentxoek eta Armonikok irakatsiko diete ikus-entzuleei gure arbasoak eta Armonia elkarrekin bizi zirela, jakina baita «Sustrai Biziek» Armonia nabaritzen zutela, musikan eta kantuetan, nola dantzetan hala jokoan, naturan zein izarretan.