GARA > Idatzia > Eibar

Estreinako denboraldia Bigarren mailan

Insaren parte hartzeak eta pozak gora egin dute

Valentziatik etorritako taldean sartzea kostatu egin zaio, baina gero eta hobeto aritu da azken asteotan

Amaia U. LASAGABASTER | EIBAR

Zalantza asko sortu ziren udan Eibarren, Bigarren B mailatik zetozen jokalarien erantzunari buruz. Kasu gehienetan, denetan ez bada, galdera horiek erantzun positiboa izan dute.

Izan ere, badira hori baino moldatze prozesu zailagoak. Adibidez, filialetan hazi diren jokalarienak. Lehentasunak ez dira berberak, ezta horren ondorioz, lantzen den futbola; eta aldaketa nabarmenagoa da, ziur aski, talde txikiekin konparatuta, Eibar kasu.

Natxo Insa horren eredu izan daiteke. Valenciaren filialetik heldu zen udan. David Silvaren oroitzapenak eta Insak berak denboraldian erakutsitakoak itxaropen asko sortu zuen, baina egoera goitik behera aldatu zen lehiaketa hasi zenean. Javier Mandiolak hamaikakoan sartu zuen denboraldiko lehen partidan eta minutu batzu jokatzeko aukera eskaini zion hurrengo astean ere; baina erdilariak ez zuen aprobetxatu. Bere kalitatearen distiratxoek ez zuten lekurik aurkitu lanari lehentasuna ematen dion talde gorri-urdinean.

Aste osoan lan gogorra egitea egokitu zitzaion hurrengo aukera heldu arte. Kopako kanporaketan izan zuen; aukera eta zorte txarra ere bai, partida ona egin arren, minduta itzuli baitzen Elxetik. Baina futbolak horrelako gauzak ditu, eta Insak, beste taldekide batzuen lesioa aprobetxatuz, minutuak izan ditu berriro ere azken partidetan. Oraingo honetan etekina atera die.

Manixek berak goraipatu zuen erdilariak Kordobaren aurka egindako lana, baita landu behar izan duen moldaketa ere: «Bestelako futbol era batetik dator -gogorarazi zuen entrenatzaileak-. Valentziaren filiala 3. mailara jaitsi zen iaz eta, hala ere, bederatzi taldekide Bigarren A mailan daude, eta beste bi Lehen mailan. Beste erako gauzei ematen zaie lehentasuna, baina benetako futbolera heldu denean, lehiaketara, gauza garrantzitsuak beste batzuk direla ikusi du. Egun batetik bestera egitea zaila da, baina gutxinaka lortzen ari da, eta Kordobaren aurka nahi duenean ahalmena daukala erakutsi eta ikusi zuen».

Formazioa hobetzeko aukera

Insak berak, «poz-pozik» dagoela aitortu zuen, batez ere azken asteotan. Parte hartzeak, jokoak, eta noski, jokalariaren pozak gora egin dute aldi berean.

Alacantekoak, hala ere, bere «itxaropenak hasieratik betetzen ari» direla esan zuen. «Silvarekin hitz egin nuen, banekien nora nentorren, eta ez dut sorpresarik izan», azaldu zuen.

Insaren ustean gainera, «Valentziatik irtetea niretzat ona izango zela pentsatu nuen. Bi urteko kontratua daukat Eibarrekin, eta nire formazioa hobetzeko aukera ezin hobea izan daitekela uste dut», esan zuen.

Polémica con los carteles

Eibar vive en las últimas jornadas una polémica por la decisión del club de poner precio a los carteles anunciadores de los partidos que se disputan en Ipurua.

No tanto por los diez euros que deben pagar los particulares que deseen adquirirlos, sino como por los cinco que se reclaman a los hosteleros. Pese a que los intentos de la directiva de buscar nuevas fuentes de ingresos resultan comprensibles, no lo es tanto que se quiera cobrar a quienes ceden espacio en sus establecimientos para publicitar los partidos, no sólo del primer equipo, sino también del filial azulgrana.

A.U.L.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo