GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

Estatuen espetxe politika

Etxerat: «Kartzela zigorra beteta duten 170 preso gatibu dauzkate»

Konpromisoak eskatu dizkie Etxerat elkarteak euskal herritarrei. Konpromisoak, Estatu espainolak eta frantsesak euskal preso politikoen aurka jarraitzen duten espetxe politika suntsitzeko. Konpromisoak, nahiz eta zigorrak beterik izan gatibu dituzten 170 herritarrak, aske, Euskal Herrira ekartzeko. Konpromisoak, gaixotasun larriak jota dauden presoak askatasuna eskuratu dezaten. Eta konpromisoak, finean, estatuen «inpunitatearekin» amaitzeko.

p004_f01.jpg

Gari MUJIKA | DONOSTIA

«Egun batetik bestera, beste bost, hamar, hamabost urtez espetxeraturik jarraituko dutela esan diete». Hala hasi zen atzo Antigua auzoan Etxerat elkarteak egin zuen prentsaurrekoa. Hitz horiek Mattin Troitiño Etxerat-eko kideak egin zituen, horien zentzua oso ondo dakien baten ahotik. Bere aitak, Txomin Troitiñok, iazko maiatzean izan behar baitzuen etxean, baina Auzitegi Goren espainolak egindako legedi berriaren arabera ez da 2017a arte espetxetik aterako. Bere egoera berean, hamasei euskal herritar aurkitzen dira jada. Beren senideak Antiguan izan ziren atzo, baita dagoeneko kalean egon beharko luketen 170 euskal presoren seni- tartekoak ere.

Euskal preso politikoen senideen eta lagunen elkarteak, Etxerat-ek, gogor salatu zuen Estatu espainolak eta frantsesak jada aske beharko luketen 170 euskal preso politiko horiek espetxean edukitzea. Guztiek espetxe-zigorraren 3/4ak edo 2/3ak beteak dituzte, eta legedi espainolaren arabera kalean beharko lukete dagoeneko.

Frantsesak ere arauak aldatzen

Baina ez askatzeaz beste, kartzela zigorrak luzatzen ari zaizkiela ekarri zuen gogora.

Hala, auzitegi espainolek ezarritako espetxe-zigorrak oso-osorik beteak dituzten hamasei euskal herritarri kartzelaldia luzatu egin dietela salatu zuen. Eta ez edonola, bost, hamar edota hamabost urteko espetxealdia gehitu diete guztiei.

Egoera horretan daudenak, ondorengoak dira: Jose Ignacio Gaztañaga, Txomin Troitiño, Joseba Artola, Jesus Bollada, Patxi Gomez, Antxon Lopez, Txerra Martinez, Koldo Hermosa, Peio Etxeberria, Kandido Zubikarai, Jon Agirre Agiriano, Kepa Rezabal, Fernando de Luis, Andoni Alza, Luis Mari Azkargorta eta Jon Ander Urkizu. Preso hauen ondotik, ordea, gehiagori ere luzatuko diete espetxealdia.

Estatu frantsesean kasu, ezarritako espetxealdia osorik bete ostean, euskal herritarrak Madrilen esku uzten dituztela nabarmendu zuen Etxerat-ek, ondoren Estatu espainoleko kar- tzeletako ziegetara eramateko. Agintari frantsesek, gainera, euskal preso politikoen aurka ekiteko arau-aldaketa berriak egin dituztela ere gogoratu zuten. Hala, bizi arterainoko espetxealdia ezarri zietenek, orain arte, behin 15 urte espetxean igaro ostean, kaleratzeko eskaera egin zezaketen. Jon Parotek, esaterako, 17 urte daramatza preso, baina ukatu egin diote. Gainera, orain, 18 urte espetxean igaro arte itxaron beharko dute askatasun eskaera egiteko.

«Betiko espetxeratuak»

Ekinbide horiek guztiek, Etxerat-en irudiko, euskal preso politikoak «betiko espetxeraturik nahi dituztela» erakusten dute.

«Horregatik ukatzen diete 3/4ak bete ostean kaleratzeko eskubidea. Horregatik kendu zizkieten erredentzioak eskuratzeko eskubidea. Horregatik luzatu zuten 30 urtetik 40 urtera espetxeraturik igarotzeko ge- hieneko denbora. Horregatik asmatu zituen Auzitegi Gorenak espetxe zigorrak betetzeko doktrina berriak. Eta horregatik kondenatu nahi izan zuten Iñaki de Juana 96 urteko espetxe zigorra betetzera bi iritzi artikulurengatik», gaineratu zuen elkar- teak. Egoera horren guztiaren erakusle gisa, Jose Mari Sagarduiren adibidea aipatu zuten, datorren uztailean 28 urte beteko baititu gatibu.

Senideen kondena gehitua

Nahiz eta egoera hauen guztien berri komunikabideek ematen duten, ukazio eta errepresio egoera horrek eragiten duen sufrimendu guztia, ostera, ezkutatu egiten dela azaldu zuten.

Izan ere, presoak zigortzearekin batera, estatuek senideak eta lagunak ere kondenatzen dituztela salatu zuten. «Gure etsipena dute helburu. Eta urte gehiagotan kartzela munduan bizitzera kondenatzen ari dira», gaineratu zuten. Horrek zer esan nahi du? Sakabanaketa politikaren ondorioz, astebururo milaka kilometro egin behar izaten jarraitzea edota, besteren artean, «urteak eta urteak seme-alabak ikusi gabe daramatzaten guraso adindunak seme-alabak etxean ikusi gabe hiltzera kondenatzea».

Baina Etxerat, atzokoan, haratago joan zen, eta espetxe politika espainolak eta frantsesak eragiten dutenaren irudi osoa eskaini nahi izan zuen. Hala, hamarka urte espetxean igarotzera behartuak izateaz gain, denbora horretan guztian kartze- lako bizi-baldintza gogorrenetan igaro behar izaten dituztela salatu zuten, nahiz eta horrelako errealitateez komunikabideek hitz egiten ez duten.

Egunean 18, 20 edo 22 orduz, erabat eskasak diren ziegetan giltzapetuta izaten dituzte; adibide gisa, udan ireki berri duten Puerto IIIko espetxean xafla metalikoak ezarri dituztela aipatu zuten, horrela, bertan dauden euskal herritarrek argi naturalik izan ez dezaten.

Etxerat-ek salatu zuenez, berez espetxean egoteak ondorioak eragiten ditu, baina bizi baldintza «bortitzetan» dituzten euskal herritarrei «ondorio ezin larriagoak» eragiten dizkiete. Horien artean heriotzak; hamarka baitira azken urteotan espetxean zendu diren euskal herritarrak. Baina nabarmentzekoa, eta egoeraren larritasuna ezin hobeki islatzen duena, honako datua ere eman zuten jakitera: aurten, dagoeneko hiru euskal preso politiko bere buruaz beste egiten saiatu dira.

Ondorio ezin larriagoak

Gaixotasun fisikoak eta psikologikoak eragiten dizkiete, gainera. Kasu honetan ere, sendaezinak diren gaixotasun larriak dituzten dozena bat euskal herritar preso dauzkate; nahiz eta espetxe zigorra oso-osorik betea izan, hala nola, Jon Agirre Agirianoren kasua.

«Eta hala ere ez dituzte askatzen», gaineratu zuten. «Gehiago sufriaraztea» dutela helburu salatu zuten eta horren lekuko jarri zuten Gotzone Lopez de Luzuriagaren kasua: minbizia du, eta joan den astelehenean, berriro ere, erradioterapia sesio bat hartzea ukatu zioten.

Baina horren guztiaren zentzua zein den ere ondo baino hobeto dakite euskal preso politikoen senideek: «Gatazka politikoaren ondorioz preso dituzten gure senideek beraien hel- buru politikoei muzin egitea nahi dutelako. Politikoki suntsitu ezin dituztenean, fisikoki eta psikikoki suntsitzen saiatzen dira neurri horiekin guztiekin».

Herritarren konpromiso bila

«Inpunitate osoarekin», gainera. Euskal instituzioek eta arduradun politikoek espetxe egoera hau aldatzeko «ez direlako ezertxo ere egiten ari».

Beraz, konfiantza osoa, beti bezala, herritarrengan dutela nabarmendu zuten. Eta beraiei zuzendu zitzaizkien, atzokoan ere, Etxerat-eko ordezkarik: «Gure senideen askatasuna eskaerarekin bat egiteaz gain, herriz herri konpromisoak hartzeko dei berezia egiten dizuegu, euskal preso politikoak bizirik etxeratu ditzagun».

Konpromisoak. Horretan baitatza, senideen aburuz, euskal preso politikoen aurkako espetxe politika suntsitzeko eta Euskal Herrira ekartzeko indarraren gakoa. Beraz, «bi estatuen inpunitatearekin amaitzeko» gakoa.

De por vida

«Los estados español y francés quieren a nuestros familiares encarcelados de por vida. Por eso deniegan la libertad una vez cumplidas las tres cuartas partes de la condena. Por eso el Tribunal Supremo se sacó de la manga una nueva doctrina. Por eso...»

«Nos están condenando»

«Nosotros también, los familiares y los allegados, estamos siendo castigados. Buscan nuestro pesimismo y desolación. Nos están condenando a tener que vivir más años en ese mundo, en el mundo de las prisiones. Con todo lo que ello conlleva».

«Renegar» de las ideas

«Sabemos por qué mantienen y aplican todas esas medidas de excepción. Quieren que nuestros familiares presos a consecuencia del conflicto renieguen de sus proyectos políticos. Y como no lo consiguen, lo hacen físicamente y síquicamente».

Vecinos de Getxo lucharán por la libertad de Anjel Figueroa

Ciudadanos de Getxo manifestaron ayer su compromiso por lograr «lo antes posible» que su convecino Anjel Figueroa, que padece una epilepsia del lóbulo temporal y esclerosis mesial del lado derecho, con síntomas de que esta grave dolencia se le extienda al izquierdo, pueda regresar «vivo y sano» a la localidad. El abogado Iñigo Santxo, una de las personas que conforman Anjel Kalera! Herri Ekimena, subrayó que trabajarán por «buscar complicidades y compromisos» de cara a conseguir que Figueroa recobre la libertad en virtud del artículo 92 del Código Penal español.

En la rueda de prensa ofrecida ayer en el barrio de Algorta, los integrantes de la plataforma incidieron en que el diagnóstico médico sobre la enfermedad del preso en Córdoba es tajante. «La situación de Anjel no tiene vuelta», remarcaron, antes de insistir en que la cárcel no va a hacer sino agravar su estado tras más de 13 años en prisión.

Figueroa necesita de un seguimiento escricto, condiciones de tranquilidad, evitar cambios de horarios o privación de sueño, condiciones que no se cumplen en modo alguno en el régimen carcelario que soporta. Un ejemplo de ello, recordó Santxo, son los tres ataques epilépticos que ha sufrido esta semana durante su traslado de Valdemoro a Córdoba.

«La Audiencia Nacional y el Gobierno español le tienen que traer libre y sano», declaró el letrado getxoztarra, a la vez que animaba a la ciudadanía a movilizarse para que se cumpla la legislación penitenciaria que no se aplica a los presos políticos vascos. Agustín GOIKOETXEA

«Compromisos»

«Estamos muy preocupados. Y queremos hacer un llamamiento especial a la sociedad vasca para que, además de apoyar la petición de libertad de nuestros familiares, adquiera compromisos para traer a los presos vivos a casa».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo