GARA > Idatzia > Pilota

GAURKO HITZORDU NAGUSIA

Aimar Olaizola eta Titin finaleko beste txartelaren bila

A.A. | DONOSTIA

Iritsi da eguna. Gaur ezagutuko dugu Lau eta Erdiko Txapelketaren finala jokatuko duen bigarren pilotaria. Aimar Olaizola eta Titin III.a nor baino nor izango dira Gasteizko Ogeta pilotalekuan (18.15, ETB-1) finalean Abel Barriolaren aurka bietatik zein arituko den erabakitzeko.

Dirua goizuetarraren alde irtengo da nabarmen. Kaiola barruko bi aurrekariek bere alde egiten dute (22-12 orain dela bi urte eta 22-18 iaz), Lau eta Erdiko Txapelketa hiru aldiz irabazi du eta egungo Buruz Buruko Txapelduna da. Katedrak ez ditu datu horiek ahazten eta dirua 100-40ri irtengo omen da.

Aurrean, ordea, aurkari arriskutsua izango du gaur. Titinek beti prestatu izan du mimo handiz Lau eta Erdikoa eta, inoiz txapela irabazi ez duen arren, hura mendean hartzea asko kostatzen da. Azken urteetan adibide asko aipa daitezke, baina urrunago joan gabe, aurtengo ligaxkan bertan, aipagarria da Abel Barriolak esaterako zenbat arazo izan zituen Titinen aurka irabazteko. Iazko ligaxkako partidan ere, 391 pilotakada jo zituzten Titinek eta Olaizolak.

Jaialdiko lehen neurketan Capellan eta Naldak Cabrerizo eta Lasaren aurka jokatuko dute, beste bi aurrelari espainiar.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo