GARA > Idatzia > Errugbia

Heienekn Kopa

Yachviliren puntuak berriro ere erabakigarriak izan dira

Zuri-gorriak galtzen ari ziren arauzko denbora bete zenean, baina azkeneko jokaldian zigorra alde izan zuten, eta jaurtitzaileak ez zuen hutsik egin

p052_f01.jpg

BIARRITZ 22

SARACENS 21

Jon LEUNDA | BIARRITZ

Eskerrak Dimitri Yachvili sasoiko dagoen, atzo berak eman baitzion garaipena talde lapurtarrari. Arauzko denbora bukatuta zegoen, denak galduta zirudien, baina epaileak zigor bat agindu zuen. Irabazteko azken aukera zen, Agilera erabat isildu zen, eta Yachvilik baloia barrura bidali zuen, orduan bai txaloak, ez taldeak ongi jokatu zuelako, azkenik galdutako partida irabazi zutelako baizik.

Biarritz ez dago ongi, ikusi besterik ez dago. Lau partida jokatu ditu denboraldi honetan, eta entseguak egitea ikaragarri kostatzen zaio, eta atzo hiru jaso zituen. Egia da, lau partida horietatik, bi Ligako, eta beste bi Europakoak, ez dituela galdu, bat berdindu eta hiru irabazi baititu, baina estutasun asko ari da pasatzen.

Saracensek talde ona dauka, erasoan min handia egiten du, eta atzo ere ikusi zen, hiru entsegu egin baitzituzten. Atsedenera 9-14 aitzinetik joan ziren, partida irabazitzat emanda; eta Birritzek, ongi jokatzen ez baldin badu ere, jokalari erabakigarriak dauzka, aukera emanez gero, ez du barkatzen, eta atzo ere horixe gertatu zen.

Lehen zatian, Biarritz ongi hasi zen, hirugarren minutuan Yachvilik zigor-kolpea gauzatu baitzuen, eta aitzinetik jarri zituen jokalari euskaldunak. Hortik aurrera, eta zazpigarren minutuan ingelesek lortutako entseguaren ostean, kanpotarrak askoz gehiago izan ziren, eta transformatutako beste entsegua ere egin zuten, eta 6-14 aitzineratu ziren. Lehen zatia horrela amaituko zela zirudienean, Yachvilik zigorra gauzatu zuen, eta emaitza murriztu egin zuen.

Bigarren zatian Biarritz gogor zelairatu zen, partidari buelta eman zion, eta joko ona egin ez arren, 19-14 aitzineratu zen. Orduan esnatu zen Saracens. Partida galdu egingo zutela ohartu ziren, eta jokoari abiadura emanez, hirugarren entsegua egin zuten, eta baita transformatu ere. Bederatzi minutu falta ziren partida bukatzeko, eta 19-21 aurretik ziren kanpotarrak.

Partidak itxura txarra hartu zuen, kezka handia zen zaleen artean, baina azkeneko jokaldian zigorra alde izan zuten. Yachvili sasoiko dago, eta lapurtarren jaurtitzaileak garaipena, eta multzoko lehen postua eman zion Biarritzi.

Avironek, galdu

European Challengen, Avironek galdu egin zuen atzo Montpellierren 18 eta 12, baina defentsan puntu gehigarri bat lortu zuen. Atzokoa izan da Avironek denboraldi honetan izan duen lehen porrota.

Partida ez zen handia izan, baina bai emozioz beterikoa. Bi taldeek bina entsegu egin zituzten. Multzo honetan, Salek ere irabazi egin zuen; zuri-urdinak, une honetan bigarren daude, Saleren atzetik.

Avironek atzo aurkeztu zuen hamabostekoa honako hau izan zen: Peyras, Iñigo. Hegarti, Garbajosa, Ternisien, Vermis, Salle, Canne, Lifonel, Roumieu, Lopresti, Springgay, Bergez, BernardMassabeau eta Haare.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo