GARA > Idatzia > Gutunak

M. angeles garai miota Bilbo

San Nikolas ikastola, Arantza Foruriari erantzunez

Hunkiturik eta pozik irakurri dot zuk idatzitakoa. Bai, zuk dinozun bezala, gazteena zinan, berbatsua, bizkorra, atsegina ta euskaldun peto-petoa. Beti berba egiteko prest eta gu zure kontutxoak entzuteko zain, pozez beterik.

Zure ikaskideak (Jasone, Ane, Miren, Marisabel, Nerea, Idoia, Edurne, Patrik, Paul, Iñigo, Mikel, Gaizka, Ander, Jon eta zuk zeuk, Arantza) talde ederra osotzen zenduen. Urrian 50 urte bete dira, 1957.ean sortu baitzan guda ondoko lehenengo ikastola Bizkaian, Bilbon, hain zuzen ere, San Nikolas ikastola.

Urte gogorrak benetan. Baina horretarako guraso talde bikaina izan genduan, laguntzaile apartak (Xabier Peña ahaztu ezina barne) eta gogo handia, indarra eta kemena. Urrian hasi eta hiru hilabeteren buruan gurasoen eskaerari jaramon eginez, beste ikasgela bat zabaldu zan Agurtzane alberdiren ardurapean. Ikasturte zoragarria izan zan eta ikasleok, zeuok, prestaturiko jaialditxo batekin amaitu genduan.

Eskerrik asko danoi. Arantza, hartu egizu nire besarkadarik beroena. Nik ere ez zaituet inoiz ahaztuko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo