Laudioko XXIV. Nazioarteko Krosa
Ebuya eta Melkamu nagusi afrikarren lehia itxian
Irabazle biek nahi bezala eraman zuten Ellakuri zirkuitoan egindako lasterketa
GARA | LAUDIO
Atletismoan ohikoa den legez, afrikarrak jaun eta jabe izan ziren Laudioko XXIV. Nazioarteko Krosean. Joseph Ebuya keniarra eta Etiopiako Meselech Melkamu jaun eta jabe izan ziren Laudioko Ellakuri zirkuitoan afrikarren arteko lehia estu eta itxian.
Gizonezkoen proban, aurreneko 1.500 metroetan Sergio Sanchez espainiarra izan zen tropeletik tiraka aritu zena, nolabait atleta zuriak ere bazeudela erakustearren edo. Alabaina, bigarren kilometrotik aurrera, Ebuyak lasterketako ardura hartu zuen eta bakandu itzela egin ere bai. Keniarrarekin batera bere herrikide Hosea Machariayang, Mika Kogo, Robert Sigei, Kiprono Menjo eta Eritreako Ali Abdallah joan ziren aurrerantz.
Ebuya ez zegoen galtzeko prest, nonbait, eta tarteka erritmo aldaketak egiten zituen. Abdallah izan zen atzean utzi zuen aurrenekoa, eta bakarrik geratu arte ez zuen bakerik izan. Berez 5.000 metrotan espezialista da Keniako korrikalaria, baina bederatzi kilometroko ibilbidean ere ez zuen etsairik aurkitu.
Ebuyak irabaziko zuela garbi zegoen, baina podiuma eratzeke zegoen artean. Hala, Mika Kogo izan zen ohorezko postuetatik erortzen aurrenekoa, indarrik gabe iritsi baitzen azken 500 metroetara, hain zuzen ere. Beraz, bi postutarako Robert Sigei, Kiprono Menjo eta Hosea Machariayangen arteko lehia estua ikusiko zen.
Irabazleak 27 minutu eta bost segundoko denbora lortu zuenlasterketa amaieran . Azken metroetan Kiprono Menjok aurkariek baino abiadura handiagoa erakutsi zuen eta Hosea Machariayangentzat izan zen podiumeko hirugarren lekua.
Probaren erregina
Gizonezkoen probak nolabaiteko emozioa izan bazuen, ez zen halakorik izan emakumeen artean, Meselech Melkamu erregina izan baitzen Ellakuri zirkuituan hasieratik bukaerara arte eta iazko garaipen ederra errepikatu zuen.
Lasterketa hasi eta berehala Etiopiako korrikalariak bere legea ezarri zuen, eta bigarren kilometroa artean betetzeko zegoela, 50-60 metroko aldea atera zion bere atzetik zetorrenari. Handik aurrera abantailari eutsi eta handitzea besterik ez zitzaion geratzen.
Horrenbestez, iazko Munduko Kros Txapelketan brontzezko domina eskuratu zuen etiopiarra izan zen nagusi. Bigarren postuan Keniako Eunice Jepkorir sailkatu zen eta hirugarren Hungariako Aniko Kalovics, iazko lasterketan bezalaxe.
La edición XXIV del cross de Laudio dio a Kenya y Etiopía la opción de reconquistar una plaza que hacía tiempo que no era suya. Así, Joseph Ebuya logró ayer en Laudio el primer triunfo de un atleta de Kenya desde la edición de 2002. En aquel entonces, el, a la postre medalla de oro de los 10.000 metros en Edmonton, Charles Kamathi se impuso a John Yuda y Alber Chepkui.
Y el triunfo de la etíope Meselech Melkamu retoma el último triunfo de su compatriota Merima Demboba, que logró conquistar en el circuito Ellakuri en el año 2000, imponiéndose a su compatriota Ayelech Worku y a la tanzana Hawa Husein.
GARA