GARA > Idatzia > Euskal Herria

Bi gizonezko atxilotu dituzte Bizkaian bikotekidea jipoitu izana leporatuta

Bi gizonezko atxilotu zituzten atzo Bilbon eta Sopelan bikotekidea jipoitu izana leporatuta. Azaroaren 25ean genero indarkeria salatzeko mundu osoan egingo den eguna dela-eta, aste honetan aztertuko diren estatistikak handiagotu egingo dituzte bi eraso horiek.

p023_f02_148x108.jpg

GARA |

Gizonezko bi atxilotu zituten atzo Ertzaintza, bata Bilbon eta bestea Sopelan, bikotekidea jipotu izana leporatuta.

Emazteak berak salatutakoaren arabera, Bilbon atxilotuta-ko gizona mozkortuta zegoen emakumearekin eztabaidatzen hasi zenean, bien lagun batzuen etxean zeudela. Gizona emaz-tea kolpatzen hasi, eta azken horrek kalera alde egin behar izan omen zuen.

Goizaldeko bost eta erdiak ziren emakumeak 112 zenbakira laguntza eske deitu zuenean. Ertzaintza eta anbulantzia bat hurbildu ziren emakumea zegoen tokira. Jipoiaren aztarnak zituen; besteak beste, aurpegian ubeldurak eta atzamarkadak, isuria eskuineko begian eta hematoma batzuk besoetan eta hanketan.

Atxilotutako gizonaren inizialak JA.U.G. dira, 44 urte ditu, eta erasoa gertatutako etxean bertan aurkitu zuten ertzainek atxilotzera joan zirenean.

Sopelako erasoa ere atzo goizaldean izan zen, baina ordu batzuk lehenago, 2.30ak aldera, hain zuzen.

41 urteko W.G.S. atxilotu zuten poliziakideek, emaztea Sopelako metroko eskaileretan bultzatzeagatik eta horren ondorioz ospitalera eraman zuten zauriak eragiteagatik.

Eraso horren lekukoek adierazi zuten goizaldeko ordu bi eta erdietan bikotea eztabaida bizian eta elkarri kolpeka ari zela. Emakumea ospitalera eraman zuten eskaileretatik behera erortzean egindako zauriengatik. Buruan kolpe bat zuen eta aurpegian odol isuria. Gizona, berriz, genero indarkeria leporatuta atzeman zuten.

Indarkeria matxistaren aurka

Datorren igandea, hilak 25, genero indarkeriaren aurkako eguna izango da mundu osoan.

Atzo Bizkaiko bi herri horietan jazotakoa ez da, zoritxarrez, salbuespena izan. Bi eraso horiek emakumeen aurkako in-darkeriari buruz egindako estatistikak handiagotu baino ez dituzte egingo. Izan ere, bortxakeria forma hori eguneroko kontu bihurtzen ari da Euskal Herrian ere.

Hori dela-eta, aste honetarako, bai erakunde feministek, bai sindikatu eta alderdiek, bai eta erakunde publiko askok ere, bereziki emakumeek jasaten duten indarkeria sexista salatzeko hainbat ekimen antolatu dituzte. Horrenbestez, mobilizazio, hitzaldi eta adierazpen ugari izango dira Euskal Herri osokoko hiri eta herri gehienetan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo