GARA > Idatzia > Alaves

HARMAILATIK

Segurtasun psikosiaren hotzak Mendizorrotzan

 

Jon ORMAZABAL

Adituek aldaketa klimatikoak lurraren berotzea dakarrela dioten honetan, Rajoyren lehengusuaren salbuespenearekin, segurtasunaren inguruan sortu den psikosiak giroaren izoztea dakar; Mendizorrotza horren adibide garbia izan zen atzokoan.

Zelaia atsedenaldiko ogitartekoek barruan zer duten jakiteko gai diren kamarez bete duten arren, zaleek partidak eserita ikusi beharra hil ala biziko arazo bihurtu da. Atzokoa bezalako arratsalde hotz batean, zalerik beroenek «erbestean ikusi behar izan zuten partida hesiaren konponketa lanak direla eta, baina txarrena ziur aski oraindik etortzeke dago; zelaiak antzoki bihurtzeko bidean dira.

Segurtasunaren aitzakian, Italian zaleei beren taldearekin bidaiatzea galaraziko diete, zaleak eserita eta publizitatez bete daitezkeen txalo egiteko plastiko gogaikarri horiekin ikusiko ditugu laster, eta gainera negua ate joka... Bide honetatik laster gara denak telebista digitalera abonatu eta partidak etxean goxo goxo jarraitzen. Eta telebistak edo mantak kalanbrea ematen badigu?

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo