GARA > Idatzia > Eibar

Berdinketa Castellonen aurka

Ez zuen bere aukera aprobetxatu

Gertu izan zuen Eibarrek lehen garaipena Castalian, baina Nico Medinak penalti bat huts egin zuen lehendabiziko zatian

p041_f01_250x140.jpg

CASTELLON 0

EIBAR 0

GARA | CASTELLO

Eibarrek olatu ona berreskuratu duela berretsi zuen Castalian. Behetik gora egin zuten atzo jokalari gorri-urdinek, azkenean partida on bat osatzeko eta, horren ondorioz eskuratutako puntuari esker, sailkapenaren eremu lasaian mantentzeko ere. Taldeak, gainera, atea hutsean utzi zuen lau jardunaldietan lehen aldiz.

Horraino, irakurketa positiboa. Nahikoa ez, baina, Castellon gertatutakoa aztertzeko, Eibarrek aukera on bat desaprobetxatu zuela ere esan baitaiteke: bigarren garaipena jarraian sinatzeko, sailkapenaren goi aldera igotzeko eta, bide batez, Castaliako maldizioarekin amaitzeko aukera, atzokoarekin sei aldiz bisitatu arren Castelloko zelaia, oraindik ez baitu bertan garaipenik lortu.

Eskuan eduki zuen oraingo honetan, 29. minutuan epaileak Carlos Sanchezek Joseba del Olmori egindako penaltia seinalatu baitzuen. Baina Nico Medinak ezin izan zuen estreinuko eguna hamaikakoan, penaltia oso gaizki jaurtiz.

Jokaldiak, gutxienez, ez zituen gorri-urdinak suntsitu, halakoetan askotan gertatzen den bezala. Izan ere, une horren inguruan hasi zen aldatzen partidaren balantza.

Castellon nagusi izan zen norgehiakoaren lehen ordu erdian. Jokalari armaginek baloiari eusteko arazo handiak zituzten heinean, etxekoek nolabaiteko erraztasunez gainditzen zuten zelai-erdiko jendetza, batez ere hegaletako jokoari esker. Rafitak izan zuen, lehen minutu hauetan, aukerarik garbiena, Pericok ezkerretik bidalitako baloiari esker, baina Biel Medina -hamaikakora itzuli zen, Alañaren ordez- adi ibili zen kornerrera besteratzeko.

Zorionez, Eibarrek ez zion denbora gehiagorik eman aurkariari eta orduerdia betetzear zegoela, jokoak kanpotarren koloreak hartu zituen.

Izan ere, aldaketa hori islatzeko aukerarik onena izan zuen talde gipuzkoarrak, baina Nico Medinak ez zuen asmatu penaltiarekin. Eibarrek, hala ere, oztopoa gainditu eta aurrera egin zuen.

Pepe More etxeko entrenatzaileak atsedenaldian egindako aldaketek bere taldea berpiztu zuten nolabait, baina armaginek izan zuten -Castellonek penaltia eskatu arren, Pau Biel Medinaren aurrean jauzi ondoren- garaipena gertuago. Batez ere Javier Mandiola teknikoak gauza bera egin zuenean, erasoaldea freskatzeko gizonak ateraz.

Asier Goiriak, besteak beste, gola sartzeko aukera polita izan zuen 67. minutuan, Joseba del Olmok egindako jokaldi ederraren ondoren, baina zornotzarra ez zen baloira gutxigatik heldu. Gauza bera gertatu zen azken minutuan, Albert Yague heldu ez zenean Xabi Eizagirrek baloi zaila harrapatzera.

Jokalari gorri-urdinek, hala ere, poz-pozik amaitu zuten atzoko norgehiagoka, bolada txarra behin betiko ahaztuta dagoela baitirudi. Izan ere, hurrengo bi partidak irabazten baditu -biak Ipuruan gainera-, Eibarrek mantentzeko behar dituen puntuen erdia lortuko du espero zuen baino askoz lehenago.

Manix da el partido por bueno pese a todo

Javier Mandiola reconoció sentir un cierto sabor «agridulce», después de haber «hecho las suficientes cosas como para ganar», pero optó por ver el vaso medio lleno y dio por bueno lo sucedido en Castalia.

«Jugando fuera de casa frente a un buen equipo, hacer un buen partido y sumar, creo que es para darlo por bueno», destacó.

Se felicitó, asimismo, por haber dejado la portería a cero y por la traquilidad que gana el equipo de cara a los próximos compromisos. «Tras ganar la semana pasada y empatar fuera de casa hoy, afrontamos ahora los dos partidos en Ipurua con otro espíritu», admitió. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo