GARA > Idatzia > Futbola

SUPERLIGA

Talde zuri-gorriaren nagusitasuna argi geratu zen hasieratik

PRAINSA 0

ATHLETIC 4

GARA | ZARAGOZA

Ondoz ondoko laugarren garaipena lortu zuen Athleticek, Prainsak egindako saiakera guztiak atzera botata.

Erikak, baselinaz, laugarren minutuan sartutako golak zuri-gorrien nagusitasuna argi utzi zuen hasieratik, eta beren lana erraztu zuen. Zaragozako taldea gogoz aritu zen, baloia monopolizatuz, baina kanpokoen defentsako sendotasunak ez zien aukerarik eman.

Partida 60. minutuan amaitu zen, Eli Ibarrak bigarren gola egin eta hiru puntuak Bilbora etorriko zirela argi utzi zuen. Are gutxiago sufritu zuen Athleticek hortik aurrera. Izan ere, bere abantaila handitu egin zuen, Irune Muruak baselina eder batekin eta, azken minutuetan, Itziarrek kontraerasoan lortutako golei esker.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo