Sokatira | Launakoa
Abadiño eta Gaztedi izan dira bigarren jardunaldiko bi talderik onenak
J.L. | DONOSTIA
Euskal Herriko launako Txapelketan, 330 kilotan bigarren eta azken jardunaldia jokatu zen, eta jadanik ezagutzen dira, datorren larunbatean finalean zeintzuk izango diren. Abadiño A, B, C, Auzolan, Sokarri, eta Gaztedi izango dira.
Lehen multzoan, oraingoan Abadiño A izan zen onena. Talde honek, Auzolanen aurka tiraldi bat galdu zuen, baina gainerako guztiak irabazi egin zituen. Bigarren Sokarri sailkatu zen, Abadiñorekin galduta, eta gainerako tiraldi guztiak irabazita. Hirugarren Auzolan izan zen, Abadiñori tiraldi bat eta 6 Conceyosi biak irabazita. Laugarren eta azkena, izan zen 6 Conceyos, saioko tiraldi guztiak galduta.
Sailkapen nagusian, Auzolan, Abadiño A eta Sokarri berdinduta geratu ziren seina punturekin, eta hirurak sailkatu dira finalerako. 6 Conceyos kanpoan geratu da, bi jardunaldietan azkena izan baita.
Bigarren multzoan, Gaztedi izan zen onena, saioko tiraldi guztiak irabazita. Atzetik sailkatu zen. Abadiño C, aurrekoekin galdu, eta besteei irabazita. Abadiño B taldeak, Gaztedirekin bakarrik galdu zuen, eta besteak irabazi egin zituen. Abadiño B taldeak, Sokarri Bri eta Kuartangori irabazi zien. Sokarrik Kuartango bakarrik menderatu ahal izan zuen, eta azken hauek saioko tiraldi guztiak galdu egin zituzten.
Sailkapen nagusian, Abadiño B izan da nagusi, Gaztediren eta Abadiño Cren aurretik, hirurak sailkatu baitira finalean. Atzetik, geratu dira Sokarri B eta Kuartango, baina hauek finaletik kanpo geratu dira.