GARA > Idatzia > Kultura

Lekeitioko 30. Euskal Zinema eta Bideo Bilerak 45 lan dakartza aurten

GARA | LEKEITIO

Lekeitioko Euskal Zinema eta Bideo Bilerak hogeita hamargarren edizioa du aurtengoa, eta iaz bezala, 45 lan pantailaratuko ditu. Bertan parte hartzeko baldintzak, bi: euskaraz egindako lanak izatea eta asko jota orduerdiko iraupena izatea.

Besteren artean, Unai Iturriaga, Karlos Eriz eta Xabier Iñarrairaegik «Heldu» aurkeztuko dute, Ane Muñozek «Loturak», Asier Altunak «Sarean». Eskualdeko zinegileen artean, Aitzol Aramaio ondarrutarrak «Tatihou» aurkeztuko du eta Juanjo Elordi markinarrak «Ogi puskak» izeneko lana.

Lehia hiru ataletan banatzen da: dokumentala, sormenezkoa eta argumentuzkoa. Atal bakoitza, bitan: profesionala eta amateurra.

Atzo hasitako bilera datorren larunbata bitarte luzatuko da. Egunero dozena erdi lan inguru ikusgai, iluntzeko 19.30ean hasita Lekeitioko Ikusgarri aretoan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo